Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Arrakasta enpresariala Milioiak aurrezten dituen UPS enpresaren eraldaketa digitala
Milioiak aurrezten dituen UPS enpresaren eraldaketa digitala Array Inprimatu Array  E-posta
Arrakasta Enpresariala

Mezularitza-enpresa historiko horrek serioski hartu du iraultza teknologikoa. Hainbeste, ezen dagoeneko jakin baitezake kamioiak noiz garbitu behar dituen ere. Baina baliteke hori nahikoa ez izatea Amazon enpresak erabakiko balu pakete-banaketaren negozioan sartzea.

UPS mezularitza enpresako langileek ehunka erabaki hartzen dituzte egunero. Eta erabaki okerra hartzen badute –adibidez, pakete bat okerreko zinta-garraiatzailean jartzea edo okerreko banaketa-ibilgailuan sartzea- gerta liteke bezeroak bere eskaera garaiz ez jasotzea.


Enpresa 2016an hasi zen bere instalazio guztietako datuak biltzen. Gaur egun informazio horretan oinarritutako 25 bat proiektu dauzka martxan, EDGE (“exekuzio dinamiko global hobetua” hitzen siglak ingelesez) akronimoarekin izendatutako multzo baten barruan. Programa horrek aldaketak eragin ditu arlo guztietan, adibidez, langileek orain beste era batean kokatzen dituzte paketeak goizero banaketa-kamioietan eta orobat beste era batera gaitzen dira UPSk oporraldietarako erreklutatzen dituen aldi-bateko langileak. Bestalde, datuen bidez posible da jakitea ibilgailuak noiz garbitu behar diren.

technologyreview.es