Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Arrakasta enpresariala Nola erabiltzen du teknologia Zara-k modaren industriako lider izaten jarraitzeko?
Nola erabiltzen du teknologia Zara-k modaren industriako lider izaten jarraitzeko? Array Inprimatu Array  E-posta
Arrakasta Enpresariala

Zara-k teknologia berriak garatzen ditu onlineko denden aurka borrokatzeko, gaur egun gai baitira arropa azkarrago ekoitzi eta saltzeko. Konpainiaren helburua da denda fisikoak eta birtualak guztiz integratzea.

Inditex-ek (arropa salmentaren munduko txikizkari handiena eta Zara katearen jabea) gero eta lehia handiagoa du Interneten, txikiagoak diren Boohoo.com edota Missguided bezalako markekin.Izan ere, lehiakide horiek azkarrago ekoizten dute arropa.Astebete baino ez da igarotzen diseinatzen denetik salmenta puntura iristen den arte, eta egunero sartzen dituzte artikulu berriak beren web orrietan.


Espainiako konpainiak, bere lehiakortasun-abantaila mantendu nahian etaenpresa gorakorren talentua aprobetxatuz, teknologia berriak garatzen ditu teknologiako enpresekin batera.Halako ahaleginen arrakasta edo porrota erabakigarria izan liteke Inditex gai izan dadin txikizkako arropa-salmentaren panorama aldakorrera egokitzeko, non Amazon-ek Macy’s (New Yorkeko saltegi handi garrantzitsuenetako bat) gaindituko baitu estatubatuarren arropa saltzaile handienaren postuan.


Inditex-ek badu berrikuntza unitate bat, Alejandro Ferrer telekomunikazio ingeniari ohiak (David Alayon startuparen fundatzailea) zuzendua.Unitate hori stock-aren kudeaketa hobetzeko moduak probatzen ari da.Konpainiak Reuters aldizkariari azaldu dionez, harremanetan jarri da, besteak beste, egoitza Kalifornian duen Fetch Robotics enpresarekin, inbentarioa egingo luketen robotak probatzeko.Halaber, Intel txip fabrikatzailearekin bazkidetu da, kaxetako arropa bolumena arin neurtu dezaketen gailuak sortzeko.

elmundo.es

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum