Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian Berrikuntza Teknologikoa Bizkaian - Aurretik aurreTIK 2018: Bizkaiko Teknologi Berrikuntzaren Txostena
aurreTIK 2018: Bizkaiko Teknologi Berrikuntzaren Txostena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
aurreTIK

10 langile edo gehiagoko Bizkaiko enpresen %22,8k teknologi berrikuntzarekin lotutako jardueretan gastatu dute 2016. urtean, hau da, 2015ean baino gutxiagok (%24,7), aurreTIK 2018 arabera.

Azterketa hau egiteko oinarritzat hartu dira 2016ko Berrikuntza Teknologikoaren Inkestako datuak. Eustat – Estatistikaren Euskal Erakundeak eginiko inkesta horretan, hainbat aldagairen  emaitzak jasotzen dira aribideko urterako eta aurreko bietarako (kasu honetan, 2014, 2015 eta 2016rako). Informazio hori ad-hoc eskatu dio Eustati Barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak.

 

Produktuan edo/eta prozesuan berritzen duten establezimenduak
Produktu edota prozesu berritzaileak sortu dituzten (berrikuntza teknologikoa egin duten) Bizkaiko enpresa berritzaileen portzentajea %28koa izan da 2016an, hau da, aurreko urtean
baino 0,6 puntu baxuagoa

Antolakuntzako berrikuntza
Antolakuntzako berrikuntza deitzen zaio enpresaren barne funtzionamenduan, lantokiaren antolakuntzan edo kanpoko harremanetan lehenago inoiz erabili gabeko antolakuntza metodo berriak sartzeari. Bizkaiko enpresen %14,9k horrelako aldaketaren bat egin dute 2014-2016 aldian. Portzentaje hori 2013-2015 aldikoa baino 1,6 puntu txikiagoa da.


Merkaturatze

Merkaturatze berrikuntza deitzen zaio merkataritza estrategia edo kontzeptu berriak inplementatzeari; estrategia edo kontzeptu horiek aurretik erabiltzen zirenengandik desberdinak izan behar dute eta sekula erabili gabeak. Aldaketa handia ekarri behar du produktuaren diseinuan edo ontziratzean, posizionamenduan, sustapenean eta prezioan. Bizkaiko establezimenduen %8,9k horrelako aldaketaren bat egin dute 2014-2016 aldian. Portzentaje hori 2013-2015 aldikoa baino 0,3 puntu txikiagoa da.

Berrikuntza teknologikoaren efektuak
Bizkaiko establezimenduen %95,1ren iritziz, berrikuntza teknologikoak efektu garrantzitsuak dauzka beren jardueraren garapenean. Nagusiki produktuen gainean du eragina (%88,8) eta kalitate handiagoa ematen die ondasun eta zerbitzuei (%78,4).

Lankidetza hitzarmenak dituzten establezimenduak
Bizkaian berrikuntzak sortzen dituzten establezimenduen %31,2k I+G-ko jardueren inguruko lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzte beste enpresa edo erakunde batzuekin 2014-2016 aldian. Portzentaje hori 2013-2015 aldikoa baino 1,6 puntu handiagoa da.

Hona hemen aurreTIK 2018 azterlanean analizatu diren alderdi batzuk:

  • Teknologi Berrikuntzarako
  • Produktuan Edo/eta Prozesuan Berritzen Duten Enpresak
  • Berrikuntzetan gastatzen duten enpresak
  • Berrikuntzek izandako inpaktu ekonomikoa
  • Berrikuntza Teknologikoaren Efektuak
  • Lankidetza Hitzarmenak Dituzten Establezimenduak
  • Berrikuntza Teknologikoko Jardueretarako Informazio Iturriak
  • Berrikuntzaren Finantzazio Publikoa
  • Merkaturatze Berrikuntza
  • Antolakuntzako Berrikuntza
  • Patenteak Eta Bestelako Babes Metodoak

 

aurreTIK 2018 -Ikusi Txostena - Jaitsi Txostena

aurreTIK 2018 - Txosten osoa

Ikusi aurreko aurteetako txostenak