Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

norabidea 2017: Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bizkaiko enpresen erdiak baino gehiagok aitortu du berrikuntza-jardueraren bat egin duela 2013-2016. urteen artean, etengabe edo aldizka. Portzentaje hori %53koa izan zen 2016an eta %54,3koa 2017an. Halaxe dio Norabidea 2017 azterlanak.

Etengabe berritzen duten enpresei dagokienez, %31,2k berrikuntza-jarduera sostengatuak egin ditu azken lau urteotan; horrek esan nahi du konpainia multzo hori ere hazi egin dela, iazko %30,7ko portzentajearekin alderatuta.
Norabidea 2017 azterlanaren beste ondorio garrantzitsu bat da %58,7k oso arrakastatzat dutela berritzeko hartu duten erabakia. Era berean, nabarmentzekoa da %64,9k enplegua sortu dutela inplementatutako berrikuntzei esker, eta portzentaje hori 4,2 puntu hazi da 2016koarekin alderatuta.
Azterlanaren emaitzetan ikus daiteke lankidetza elementu erabakigarria dela berritzeko erabakia hartzeko orduan. Enpresa guztien artetik, %40k adierazi dute lankidetzan aritu direla beste batzuekin.
Aipatzekoa da lankidetzan aritu diren enpresen %50,7k aurreikusitako helburuak lortu dituztela, eta %8,2k gainditu egin dituztela.
Beste muturrean daude azken urtean inolako berrikuntza-jarduerarik egin ez duten Bizkaiko enpresak, %45,7 guztira; horrek esan nahi du portzentajea 1,3 puntu jaitsi dela 2015ekoarekin alderatuta (%47).
Baina iritzia aldatzen ari da berrikuntza-jardueren premia eta presazkotasunari buruz eta jarduera horiek enpresen arrakastan duten zerikusiari buruz. Nahiz eta gero eta gutxiago diren berrikuntza ez-beharrezkotzat eta luzagarritzat jotzen duten enpresak, gehiengoa izaten jarraitzen dute.
Era berean, azterlan honek aukera ematen du enpresa ez berritzaileak sailkatzeko berrikuntzarako duten joeraren arabera, eta hor ikus daiteke %21,7k asmoa dutela berritzen hasteko.

Hona hemen Norabidea 2017 azterlanean analizatu diren alderdi batzuk:

  • Bizkaiko enpresen jarduera berritzailea
  • Berrikuntza intentsitatearen indizea
  • Enpresetako berrikuntzaren ezaugarriak
  • Enpresa ez berritzaileak, nolakoak diren eta zergatik ez duten berritzen.
  • Kultura berritzailea: giza kapitala, ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntza babesteko metodoak.
  • Lankidetza da berrikuntzarako bidea
  • Marketin eta merkaturatze arloetako berrikuntzak

norabidea 2017 - Laburpena - Jaitsi Txostena

norabidea 2017 - Txosten osoa

Prentsa oharra

Ikusi aurreko urteetako