Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

norabidea 2018: Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bizkaiko enpresen %60,7k aitortu dujarduera berritzaileren bat egin duela 2017an. Halaxe dio Norabidea 2018 azterlanak, zeinaren helburua baita Bizkaiko enpresen jarduera berritzailea aztertzea.
Etengabe berritzen duten enpresak kontuan hartuz gero, %38,8k berrikuntza jarduerak egin dituzte modu jarraituan 2017an eta aurreko hiru urteetan.

Hamar enpresatik lauk berrikuntza maila handia edo oso handia du
Gainera, aurten lehen aldiz egin da Bizkaiko Berrikuntzaren Indizea, enpresetako berrikuntza jardueraren sistematizazio-gradua neurtzen duen adierazlea, eta azterketa horrek dio enpresen %37,2k berrikuntza maila handia edo oso handia duela.
Norabidea 2018 txostenean bada beste ondorio nagusi bat ere, enpresen %60,3k uste baitu berritzeko hartutako erabakia arrakastatsua izan dela. Hona hemen lortu dituzten emaitzak: kalitate hobea (%85,6), fakturazio handiagoa (%80,9), eta bezeroen premiei arinago erantzuteko gaitasuna (%78,4).Era berean, nabarmentzekoa da %71,7k enplegua sortu dutela inplementatutako berrikuntzei esker, eta portzentaje hori 6,8 puntu hazi da 2016koarekin alderatuta.

Berrikuntza dinamizazio-motor gisa
Inplementatutako berrikuntzen tipologiari dagokionez, teknologikoen artean aipatzekoak dira ondoko hauek: produkzio prozesuak hobetzea (%24), produkzioko teknologia berriak (%22) eta merkaturako produktu berriak (%20,1).Eta berrikuntza ez-teknologikoen artean (marketinekoak edo antolakuntzakoak) hauek nabarmentzen dira: kudeaketa praktika berriak edo hobetuak (%14,8), lankidetza beste enpresa batzuekin (%14,1), eta sustapen eta komunikazio berriak (%13,7).Marketin eta merkaturatze arloetako berrikuntzak gorantz egin du, argi utziz arlo horietan berrikuntzak inplementatzeak berekin ekar dezakeela beste negozio-eremu batzuetan ere ekimenak garatzea.

Lankidetzaren garrantzia
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Cámarabilbao-k egindako azterlanaren emaitzetan ikus daiteke lankidetza elementu erabakigarria dela berritzeko orduan.Enpresen %40,6k dio lankidetzan jardun duela beste batzuekin, eta protagonismo handiagoa eman dietela merkatuko eskakizunei.Aipatzekoa da lankidetzan aritu diren enpresen %41,6k aurreikusitako helburuak lortu dituztela, eta %5,4k gainditu egin dituztela.
Bestalde, enpresen %42,1ek berrikuntza prozesuak garatzen ditu testuinguru ekonomikoa gorabehera, eta %49,7k ez ditu berrikuntza arloko helburuak murriztu egoera ekonomikoagatik.Etorkizunera begira, Bizkaiko enpresa-sarearen aurreikuspenak baikorragoak dira aurreko urteetakoak baino.


Hautsi beharreko hesien artean aipatzen dira kultura berritzailerik eza eta berrikuntzaren kostua
Beste muturrean daude azken urtean inolako berrikuntza-jarduerarik egin ez duten enpresak, %39,3 guztira.
Enpresa talde horretako konpainia gehienek uste dute ez dela beharrezkoa ekimen berritzaileak egitea, batzuek ez dutelako premiarik ikusten, beste batzuek pentsatzen dutelako ez dagoela ondasun eta zerbitzu berritzaileen eskaerarik, eta besteek, aldiz, berrikuntzaren kostuagatik.Hala ere, gero eta argiago dago ekimen berritzaileak garatzea beharrezkoa eta presazkoa dela, eta lotura daukala enpresaren arrakastarekin.Hala, berritzen ez duten enpresen %64,8k diote laguntzak (diru-laguntzak, orientazioa, zerbitzu teknologikoak, e.a.) beharko lituzketela egoera hori aldatzeko.


Funtsean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ganberak uste dute gaur egungo testuinguruan hazkunde eredu berri bat behar dela, ezagutza sortzeko gaitasunean oinarrituta egongo dena, eta ezagutza hori balio handiagoko produktu eta zerbitzu bilakatuko duena, lehiakortasun abantailak sortzeko.Eta nola erantzun diezaiokegu errealitate horri?Berrikuntza estrategikoki ezarriz enpresako maila eta arlo guztietan.Kultura berritzailea lantzen jarraitu beharra dago, enpresei argi ikusaraziz horrelako ekimenen abantailak eta hurbileko laguntza eta aholkularitza eskainiz behar duten guztiei.
 

norabidea 2018 - Laburpena - Jaitsi txostena
norabidea 2018 - Txosten osoa
Ikusi aurreko urteetako