Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian Kanpo Merkataritza Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera - 2017
Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera - 2017 Array Inprimatu Array  E-posta
Kanpo Merkataritza

barrixe – Berrikuntzaren Bizkaiko Behatokiak Eustat-en datuekin urtero egiten duen “Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera” txosteneko datuek diote 2017an Bizkaiak maila teknologiko altuko produktuen 314,7 milioi euroko esportazioak egin zituela, beraz, horrek esan nahi du %38ko hazkundea erregistratu dela 2016arekin alderatuta. Produktu horien inportazioak, bestalde, 455,7 milioi eurokoak izan ziren, 2016koak baino %48,2 gehiago.

Berrikuntzaren aldeko apustua eta intentsitate teknologikoa ahoz aho dabiltzan honetan, interesgarria da esportatzen eta inportatzen diren produktuen osagai teknologikoa analizatzea, kanpoko merkatuen bilakaera industriala aztertzeko.
Horrelako produktuen esportazioen %26,3k eta inportazioen %13,3k Erresuma Batuan dute jomuga eta jatorria, herrialde horixe delarik gure bezero garrantzitsuena eta bigarren hornitzailea Japoniaren atzetik.

AEBetako merkatua da bigarren bezerorik garrantzitsuena, %19,6ko eta %12,6ko tasekin esportazioetan eta inportazioetan.

Badira etorkizunari begira ziurgabetasuna sortzen duten bi elementu: bata, Brexit-a eta bestea, gerta litekeela AEBen politika protekzionista batzuk egia bihurtzea.

Maila teknologiko altuko esportazioen lurraldekako bilakaerak %11,8 egin du gora Euskadin azken urtean. Inportazioen kasuan, berriz, %20 igo dira. Maila teknologiko altuko produktuen Bizkaiko esportazioak euskal esportazio guztien %48,6 izan ziren 2017an (2016an %39,4), eta inportazioak, berriz, %53,3 (2016an %43,2).

IKUSI TXOSTENA- Jaitsi Txostena