Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian Patenteak Patenteak eta markak Bizkaian – 2017ko lehen seihilekoa
Patenteak eta markak Bizkaian – 2017ko lehen seihilekoa Inprimatu E-posta

2017ko lehen seihilekoan patente-eskaeren kopuruak beheranzko bideari eutsi dio Bizkaian, 2013az geroztik hartutako norabidea mantenduz; guztira 10 eskaera egin dira, 2016ko lehen seihilekoan baino 17 gutxiago.

Gainerako lurralde historikoekin alderatuta, ikus liteke Bizkaia dela eskaera gutxien izan dituen lurraldea.


Patente eta Marken Espainiako Bulegoak hilero argitaratzen ditu autonomia erkidegoetan eginiko patente, erabilgarritasun-eredu, diseinu industrial eta marka eskaerak. barrixe-Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak Bizkaiari, beste euskal probintziei eta autonomia erkidego osoari buruzko datuak erauzten ditu, informazioaren bilakaera ikusteko.


Diseinu industrialeko eskaerei dagokienez, Bizkaian guztira 6 eskaera egin dira 2017an, hau da, 2016ko epealdi berean baino hamar gutxiago. Euskal Autonomia Erkidego osoan nabaritzen da atzeranzko joera eskaera horietan.


Bizkaiko erabilgarritasun-ereduen eskaerei erreparatuz gero, ikusten da zifra ia bere horretan mantendu dela, 26 eskaeratik 27ra igaroz.
Marka eskaeren kasuan, berriz, 2017ko lehen seihilekoko datuek diote Bizkaian egin direla marka eskaera gehien, guztira 531.

Ikusi Txostena - Jaitsi txostena