Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian Patenteak Patenteak eta markak Bizkaian – 2017
Patenteak eta markak Bizkaian – 2017 Inprimatu E-posta

2017ko bigarren seihilekoan patente-eskaeren kopuruak beheranzko bideari eutsi dio Bizkaian, 2013az geroztik hartutako norabidea mantenduz; guztira 30 eskaera egin dira, 2016an baino 16 gutxiago.

Gainerako Lurralde Historikoekin alderatuta, ikus liteke Bizkaia dela eskaera gutxien izan dituen lurraldea.

Espainiako Patente eta Marka Bulegoak hilero argitaratzen ditu autonomia erkidegoek egiten dituzten eskaerak (patente eskaerak, erabilgarritasun ereduen eskaerak, diseinu industrialeko eskaerak eta marka eskaerak). Barrixek-Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari buruzko datuak erauzten ditu, eta baita ere autonomia erkidego osokoak, datu horien bilakaera aztertzeko.

Diseinu industrialeko eskaerei dagokienez, Bizkaian guztira 11 eskaera egin dira 2017an, hau da, 2016an baino 21 gutxiago. Euskal Autonomia Erkidego osoan nabaritzen da eskaera horien kopurua jaitsi egin dela.

Bizkaiko erabilgarritasun-ereduen eskaeren kasuan, zifra apur bat hazi egin da, 45 eskaeratik 57ra igaroz.

Marka eskaeren kasuan, berriz, 2017ko datuek diote Bizkaian egin direla marka eskaera gehien, guztira 984 (2016an baino 36 gehiago). Euskal Autonomia Erkidego osoan egin diren marka eskaera guztien erdia baino gehixeago da hori.

Ikusi txostena  - Jaitsi Txostena