Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Ez-Teknologikoak Shangaik Silicon Valley-ren antzeko zientzia hiri bat sortuko du 2020rako
Shangaik Silicon Valley-ren antzeko zientzia hiri bat sortuko du 2020rako PDF fitxategia Inprimatu E-posta

“Zientziaren hiri” berrian 700.000 biztanle inguru biziko dira, horietako batzuk ikerketa zentroetan lan egingo duten zientzialariak, eta baita ere enpresariak eta profesionalak. Shangai Daily egunkariak jakinarazi duenez, Zientziaren hiria Zhangjiang Hi-Tech parkean eraikiko da, Pudong hirian.

Zabalkuntza-lanak egingo dira parkean eta Zhangjiang Science City bihurtuko da. 94 kilometro koadroko azalera hartuko du hiriaren hego-ekialdean, eta eraikuntza-lanek 880.000 lanpostu inguru sortuko dituzte, hiriko gobernuak jadanik onartu duen eraikuntza planaren arabera.


Zientziaren hiriak beste zientzia hiri batzuen pare jarri nahi du (hala nola Kaliforniako Silicon Valley -AEB-, Singapurreko One North Zientzia Parkea edota Japoniako Tsukuba hiri zientifikoa) eta aurreikuspenen arabera, 2020rako bukatuko da.


“Helburu hori lortzeko bilerak egingo ditugu munduko profesional berritzaile onenekin, zentro zientifiko nazionalekin, unibertsitate liderrekin, ikerketa institutuekin eta enpresa multinazionaletako I+G zentroekin” adierazi du egunkariak.
Planaren arabera, Zhangjiang hirian dozenaka laborategi eraikiko dira proiektu zientifikoetarako, eta baita ere unibertsitate ospetsuen ikerketa zentroak.

expansion.com