Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Ez-Teknologikoak Zarak denda fisiko bat ireki du Londresen erosketak online egiteko
Zarak denda fisiko bat ireki du Londresen erosketak online egiteko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Lokal horretan produktu aukeraketa txiki bat eskainiko da eta posible izango da eskaerak egin eta jasotzea. Zabalik egongo da gune horretako denda nagusia berritu bitartean. Zarak merkataritza elektronikoan espezializatutako denda fisiko bat irekiko du Londresen 2018ko urtarrilean.

Aldi-baterako establezimendu bat da, maiatzera arte bakarrik egongo baita zabalik Stratford auzoko Westfield merkataritza-gunean, markak leku berean daukan mega-denda zaharberritu bitartean. Bezeroek aukera dute dendako produktu batzuk ikusteko eta probatzeko, baina ezingo dituzte unean bertan erosi. Online eskatu beharko dituzte, eta dendan bertan jaso handik ordu gutxira edo biharamunean.

 

Inditex enpresaren marka garrantzitsuenak prentsa-ohar batean azaldu du denda honen funtsa, hasieran kontraesankorra dirudiena. Lokal txikia da, 200 metro koadro ingurukoa, eta arropa “aukeraketa” txiki bat dago ikusgai bertan. Arropa horiek –eta horietatik abiatuta markaren gama osoa- lokalean bertan erosi ahal izango dira, baina Internetez bakarrik. Gero, erositakoa egunean bertan jaso ahal izango da eskaera goizez egin bada, eta biharamunean arratsaldez egin bada. Itzulketak edo aldaketak ere bertan kudeatu ahal izango dira.
elpais.com