Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Ez-Teknologikoak Zer egin behar da langileek berritu dezaten?
Zer egin behar da langileek berritu dezaten? PDF fitxategia Inprimatu E-posta

“Berrikuntza ez da diru kontua, baizik pertsonena” esan zuen Steve Jobsek.Charles Darwinen hitzak parafraseatuz, enpresek lor dezakete langile guztiek berritu dezatela, helburutzat hartuz bizirautea eta hobeto egokitzea etengabe aldatzen ari den mundu batera.

Horretarako,ongi aztertu behar dute berrikuntzarako darabilten metodoa, langile guztiek pentsa dezaten zer egin hobeto lan egiteko eta harro senti daitezen hobekuntza horietako partaide direlako.Enpresa askok ideia lehiaketak antolatzen dituzte, edo berrikuntzaren egun bat egiten dute urtero.Bainaeragin txikiko ekintza isolatuak baino ez dira, ez baitaukate zuzendaritzak babestutako estrategia argirik.


“Berrikuntzaren antolakuntzak arauak ezarri behar ditu, arau horiek betetzen erakutsi behar du, eta betetzen direla zaindu”.Jesús Muñozek (Berrikuntza bidez Eraldatzeko arduraduna Watch&Actenpresan) dio askotan esaten dela berrikuntza motibazio bat dela, baina bere ustez, berdin balio dezake desmotibatzeko ordenarik gabe egiten bada.


Horrez gain, esan du zaila dela enpresetan berrikuntzaren kultura ezartzea, horrek testuinguru aldakor bat sortzen duelako eta konpainia askok ez dutelakoarriskurik hartu nahi; dena den, gutxi dira urratsa eman ondoren kaltetuta atera direnak.


Muñozek dio berrikuntzaranzko bidea eraginkorra izango bada, zuzendaritzak konprometituta egon behar duela ideiekin eta horien emaitzekin, ordena eta arau argiekin, metodo sinple eta eraginkorrekin, pertsonen jakintza hobetzearekin eta jakintza hori zabaltzearekin.Orobat garrantzitsua da -aipatu du-berrikuntzarako eta kolaboraziorako barneko liderrak garatzea.

contunegocio.es 

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum