Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Oinezkoentzako 3D pasabide bat PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Islandiako herri batean oinezkoentzako 3D pasabide bat erabili da gehiegizko abiadura murrizteko. Proiektuak efektu optikoa baliatzen du, pasabide hori erliebean ikustean, gidariek abiadura murriztu dezaten eta, bide horretatik, segurtasuna hobetu dadin.

Vegi GÍH enpresak gauzatu du proposamen berritzaile hori, zeinak oinarritzat hartu baititu Indiako oinezkoentzako pasabide ezagunak, hots, hango zirkulazio zurrunbiloari aurre egiteko erabili izan direnak.
Baldin eta ideia honek esperotako arrakasta badu, hiru dimentsioko pasabide gehiago margotuko dituzte Islandiako herri horretako gainerako errepideetan.

eleconomista.es