Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Eraikin kognitiboak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

IBMko IoT aholkulari Juan Benaventeren iritziz, lengoaia naturalaren prozesamenduari eta beste teknologia batzuei esker posible da eraikin adimendunen zurruntasuna gainditzea eta erabiltzaileak eta egoerak hautemateko eta haietara egokitzeko gai diren eraikinak lortzea.

Eraikin kognitiboak gaitasun konputazional handiagoa du, gauza da datu gehiago bildu eta gordetzeko, dena testuinguruan jartzeko eta askoz interfaze sinpleago baten bidez eskaintzeko. Adibidez, lengoaia naturala interpreta dezake erabiltzaileekin elkarreragiteko eta irudiak eta bideoak aztertzeko.

Eraikin adimendunek ezin zuten halakorik egin. Praktikan, gaitasun horiek aukera ematen dute toki batera iristean eraikineko zerbitzu guztiak erabiltzeko, ahozko elkarrizketa baten bidez edo txata baliatuz.


Irekitzen ez diren ate automatikoak, gaizki erregulatutako aire girotua, etengabe mugitu beharra argia ez itzaltzeko… horrelakoak sarri gertatzen dira eraikin adimendunetan (agian ez da izen oso egokia). Bazirudien eraikin horiek uneoro egokituko zirela erabiltzaileen beharrizanetara eta eraginkortasuna maximizatuko zutela. Baina funtsean prozesu automatizatuak baino ez dira, eta datuak atzemateko eta aztertzeko gaitasun handia duten arren, akatsak egiten dituzte konturatu ere egin gabe.
Eraldaketa digitalaren aroan murgildurik gauden honetan, eraikin adimendunen torlojuak estutu eta eraikin kognitiboetara iritsi gara. Kontzeptu berri horrek bakarrik saltzen du bere burua, indibidualizatzeko eta erabiltzaile bakoitzaren esperientzia errazteko duen gaitasunagatik.

Lengoaia naturalaren prozesamendua, ikaskuntza automatikoa eta beste teknologia berri batzuei esker, egiturek erabiltzaile bakoitzarekin hitz egiten dute jakiteko zein solairutara doan edo kafea nola hartzen duen edo abisatzeko igogailua matxuratzeko zorian dagoela. Eta ez hori bakarrik, gai dira gertatutakoaren arabera jokatzeko. Horixe azaldu du Juan Benaventek, IBMko eraikin kognitiboetan espezializatutako IoT arloko (Gauzen Interneten ingelesezko siglak) senior aholkulariak. Adituaren iritziz, eraikin adimendunaren anaia nagusia gai da “teknologiari esker zerbitzu pertsonalizatuagoak eta gugana hobeto egokitzen direnak eskaintzeko, interfaze atseginagoak erabiliz”.

technologyreview.es

 

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum