Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Medikamendu digitalizatuak tratamenduari hobeto atxikitzeko
Medikamendu digitalizatuak tratamenduari hobeto atxikitzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Pilula adimendunak sortu dituzte jarraipen hobea egiteko gaixotasun zehatz batzuk dituzten pazienteen medikazioari. Estatu Batuetako arautzaileek dagoeneko probatu dute lehen pilula digitala, zeinak sentsore bat baitu jakiteko pazienteek behar bezala hartzen duten medikamendua, eta hori urrats handia da osasun-laguntzaren eta teknologiaren elkargunerako bidean.

Otsuka farmazeutikak merkaturatu du medikamentua Abilify izenarekin; baliagarri da eskizofrenia, nahaste bipolarra edota depresioa tratatzeko, eta Proteus Digital Health enpresaren miaketa-gailu bat dauka. Sistema horren bidez, medikuek badute modu objektibo bat jakiteko pazienteak medikamentuak hartzen ari diren, eta horrek bide berri bat irekiko du tratamenduarekiko atxikipena hobetzeko. Hala ere, medikuntzaren beste arlo terapeutiko batzuetan ere aplika liteke.


Aurrerapen berri horrek Medikamenduaren Ipar Amerikako Agentziaren (FDA ingelesezko siglak) ikus-onetsia jaso du. Agentziak adierazi duenez, horrelako farmakoak errezetatzea baliagarri izan daiteke “zenbait pazienterentzat”, nahiz eta ez den frogatu pilula digitalaren bidez pazienteak hobeto beteko duenik tratamendua.

consalud.es

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum