Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Imatek enpresak “Quality Innovation Award 2017” saria irabazi du
Imatek enpresak “Quality Innovation Award 2017” saria irabazi du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Basque IOT Center Imatek zentroak ekorketa bidezko neurketarako gailu berritzaile bat garatu du, ibilgailuetan kokatzen dena. Gailu horrek zehaztasun handiko datu geo-kokatuak atzematen ditu eta denbora errealean transmititzen ditu edozein gailu elektronikotara.

Sistema berritzaile hori bereziki pentsatuta dago hiri adimendunetan erabiltzeko, eta besteak beste, Bilboko Udalak erabiltzen du une honetan. Nazioarteko sari-banaketa ekitaldia bihar egingo da Bilbon, gala-afari batean. Ekitaldi horrexek itxiko du jardunaldia, zeinetan hainbat hitzaldi eskainiko baitira eta enpresa finalistek stand bana izango baitute beren berrikuntzak azaltzeko.


Mungian, 2018ko otsailaren 7an. IMATEK ingurumen-, industria- eta arkitektura-ingeniaritzako entsegu laborategiak (Mungia) Euskadiko “Quality Innovation Award 2017” saria eskuratu du, hirietako eremu elektromagnetikoak neurtzeko sistema bati esker.


Ibilgailu batean kokatutako ekorketa bidezko neurketa-gailu bat da, zeinak aukera ematen baitu zehaztasun handiko datu geo-kokatuak bildu, lainora irauli, Big Data software baten bidez kudeatu eta edozein gailu elektronikotara (sakelakoak, tabletak, PCak…) transmititzeko denbora errealean. Hainbat udalek erabiltzen dute IMATEK zentroak asmatu eta garatutako sistema berritzaile hori, besteak beste, Bilbokoak. Bihar banatuko dira Nazioarteko “Quality Innovation Award 2017” sariak Bilbon, Euskalduna Jauregian egingo den gala-afari batean. Hain zuzen, ekitaldi horrexek itxiko du goizean hasiko den jardunaldia, non hainbat hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko baitira. Erakusketa-gune zabal bat ere egongo da, standetan erakutsiko direlarik finalisten berrikuntzak. Iaz 352 hautagaitza aurkeztu ziren nazioarteko sariketara, kategoria desberdin guztiak kontuan hartuta.

imaeonline.com
 

 

Ekitaldiak

Al Mar 05
Startup Europe Week
As Mar 13
ImagineNano2018
Al Eka 04
IOTweek 2018
Al Eka 04 @08:00 - 05:00p.m.
The Internet of Things Week 2018