Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Bizkaia memoria birtual bat garatzen ari da Alzheimerra duten gaixoei laguntzeko
Bizkaia memoria birtual bat garatzen ari da Alzheimerra duten gaixoei laguntzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Nazioarteko proiektu horren helburua da bideoak, argazkiak eta idatzizko oharrak integratuko dituen gailu bat sortzea. Jar gaitezen Alzheimerra duen pertsona baten larruan, pentsa dezagun pertsona horrek ezin duela ezagutu aurrez aurre duen ahizpa ere. Ez litzateke izugarria izango aurpegia identifikatuko duen kamera txiki bat izatea, aurrean duena nor den gogorarazteko?

Bizkaia gailu bat garatzen ari da Alzheimer gaitzaren lehen faseetan dauden gaixoei laguntzeko. Bidaideak elkartea, Virtualware enpresa bizkaitarra, Foru Aldundia eta EHU elkarlanean ari dira Australiarekin eta Italiarekin batera Europako proiektu anbiziotsu batean. Tresna berri horrek bere baitan har ditzake gogorarazpen lagungarriak eta erabiltzailearentzat baliagarria izan daitekeen informazioa, eta espero da 2019rako merkatuan egongo dela.


Memento izeneko proiektu horrek memoria birtualeko tresna bat garatuko du Alzheimerraren lehen faseetan dauden gaixoentzat. Gailuak hainbat elementu integratuko ditu, gai izango direnak bideoak grabatzeko, argazkiak ateratzeko, idatzizko eta audiozko oharrak jasotzeko, eta abar. Hala, erabiltzaileak posible izango du galtzeko arriskuan egon litekeen informazio garrantzitsua gordetzea.

deia.com