Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Berrikuntza eta ekonomia zirkularra 3D inprimaketaren zerbitzura
Berrikuntza eta ekonomia zirkularra 3D inprimaketaren zerbitzura PDF fitxategia Inprimatu E-posta

3R3D Technology Materials enpresak berrikuntza eta ekonomia zirkularra batu ditu RecWood3D proiektuan, bere bitartez fabrikazio gehigarrian (3D FDM inprimaketan) erabiliko den plastiko- eta zur-hondakinez eginiko material sostengarri berri bat sortzeko.

Proiektu horri esker, 3R3D Technology Materials izango da material birziklatuetatik %100ean eratorritako produktu batekin (hau da, material horiek eraldatu eta produktu espezializatu bat sortuta) fabrikazio gehigarriaren merkatura sartuko den lehenengo euskal ETEa.


IHOBEk –Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak- eta Europar Batasunak –Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez- finantzatuko dute proiektu hori “Ekonomia Zirkularreko Demostrazio Proiektuak” ekimenaren 2017ko deialdiaren barnean.


RecWood3D proiektuaren helburua da erakustea bideragarria dela ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu hori, zeinak plastiko- eta zur-hondakinak baliatzen baititu balio erantsi handiagoko produktu berriak garatzeko, hala nola, erabiltzaileek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten 3D inprimaketarako filamentuak.


Euskadin sortzen diren eta 3D inprimaketan erabiltzeko baldintza teknikoak betetzen dituzten hondakinak bilatu dituzte, eta emaitzak aztertu ondoren, kontsumitu ondorengo plastikoak, arrantzarako sareak eta zur-hondakinak hautatu dituzte. Orain RecWood3D proiektuaren erronka handiena da hondakin horiek 3D filamentu bilakatzea eta kontsumitzaile edota bezeroei ingurumenari buruzko informazioa ematea.

ihobe.eus

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum