Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Gauzen Internet mundu eraginkorrago bat sortzeko
Gauzen Internet mundu eraginkorrago bat sortzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Munduan gertatzen diren gauzak sentsore bidez monitorizatzeko gaitasuna datu-iturri agorrezina da, eta aukera ematen du klima aldaketaren aurka borrokatzeko, energia eraginkortasuna ahalbidetzen duelako enpresetan.

2018aren amaieran 8.000tik gora aparatu egongo dira sarera konektatuta, eta kopuru hori 20.000 milioikoa izan liteke 2020an, Gartner aholkularitzaren arabera.Sarera konektatutako sentsoreek eta bestelako dispositiboek osatzen dute dagoeneko ezagun egin den Gauzen Interneta (IoT ingelesezko siglak).

Teknologia horri esker, gizarteak datu kopuru izugarriak bildu ditzake munduari buruz, hasi kutsadura-mailatik eta zaratari buruzko datuetaraino, eta horrela erabaki adimentsuagoak har ditzake, denbora errealean eta edozein tokitan.


Industriari dagokionez, IoTk aukera ematen du hainbat aldagai kontrolatzeko, adibidez, produkzio-maila eta energia-kontsumoa.Hala, eraikinetan, fabriketan edo argindar-sorkuntzako lantegietan aplikatuz gero, tresna berri bat sortzen da, energia kontsumo eraginkorragoa sustatu dezakeena.Hain zuzen, gero eta eraikin berri eta berritzaile gehiagok dituzte BMS (BuildingManagement System) sistemak, hots, gai direnak ekipoelektromekanikoak kontrolatu eta automatizatzeko.

Horrelako sistemekin posible da adibidez, argiztapena edo tenperatura une bakoitzeko beharretara egokitzea, eta horrela, energia kontsumorik eraginkorrena bermatzea.

technologyreview.es

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum