Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Auto autonomoetan ez zorabiatzeko teknologia bat
Auto autonomoetan ez zorabiatzeko teknologia bat PDF fitxategia Inprimatu E-posta

ClearMotion teknologiak mugimendu txarrek eragindako zorabioen bibrazioak indargabetzen ditu. Hala, gidaririk gabeko ibilgailuetako bidaiariek beren gauzak egin ditzatekete bidaian zehar, errepideari etengabe begira egon beharrik gabe.


Auto guztiz autonomoei esker, bidaietako denbora askoz produktiboagoa izan liteke datozen urteetan; pentsa zenbat gauza egin zenitzakeen arreta osoa gidatzeari eskaini beharko ez bazenio.Baina ezingo duzu ezer egin denbora guztian botaka ari bazara.


Oraindik ez dira oso arruntak, baina gidaririk gabeko autoak ari dira iristen kontsumitzaileak erabiltzeko fasera, eta Google-n Waymo enpresa dagoeneko hasi da halakoak probatzen errepide publikoetan.Auto horiek mugimenduagatiko zorabioen arazoa larritu dezakete. Horrelako zorabioak gertatzen dira begiek eta barnealdeko belarriak elkarrekin gatazkan dauden seinaleak bidaltzen dituztenean garunera: belarriak autoaren mugimendua detektatzen du, baina begiak autoaren barruko ingurune geldia ikusten du.


ClearMotion izeneko startup batek uste du arazo hori laster sortuko dela, eta balizko konponbide bateskaintzen du. Autoaren mugimenduak ezerezean uzten dituen teknologia bat da, barnealdeko belarriak jakin ez dezan gorputza mugitzen ari dela.


Boston inguruko enpresa horrek “activalve” izeneko sistema bat darabil horretarako, lau gurpilen indargetzaileetan muntatzen den gailu elektro-hidrauliko bat.Aurrea hartzen die gidariaren eta bidearen sartu-irtenei, bibrazioak gertatu baino lehen indargabetzeko.Gurpilak mugitzen hasi eta bost milisegundo baino gutxiagoan, lau gailuak elkarrekin lanean hasten dira mugimendua indargabetzeko, zorabioa eragiten duten bibrazioak filtratuz eta bidaia izugarri leunduz.

technologyreview.es

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum