Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Teknologiak tiratzen dio Bartzelonako ekonomiari
Teknologiak tiratzen dio Bartzelonako ekonomiari PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Facebook, Lidl edo Nestlé enpresak hazten ari dira Bartzelonan, bertako ekosistema berritzailea aprobetxatzeko Networking espazio gisa sortu zen, aterpe bat emateko Bartzelonako ekintzaileei. Une honetan, Palau de Mar eraikinean kokatutako Pier 01 espazioa startupez beteta dago, Bartzelonak erakartzen dituen enpresa teknologikoen erakusgarri.

Zentro horretan daude, besteak beste, Tiendeo, HolaLuz edota ByHours.Berriki iritsi daChartboost, San Frantziskon jaioa eta bi katalanek (Maria Alegre eta Pepe Agell) sortua.Silicon Valley-ko egoitza ireki eta handik zazpi urtera, bideojokoetako publizitatean diharduen enpresa horrek erabaki du Bartzelonara itzultzea 20 ingeniarirekin eta helburu batekin: enpresa guztiek nahi duten talentua eta ekosistema berritzailea aurkitzea.Azken hilabeteotan proiektu teknologiko ugari iritsi dira Bartzelonara, hasi korporazio handietatik (Facebook, Lidl, Microsoft edo Nestlé) eta enpresa espezializatuagoetara (Satellogic, Energisme, Moodle edo Zeptolab).

Lehen seihilekoan teknologia izan da ekonomiaren bultzatzaile nagusia Mobile World Congress ekitaldiaren hiriburuan, zeinak atzean utzi nahi baitzituen egoitza sozialen toki-aldatzeek edo turismoaren jaitsierak eragindako albiste txarrak.
Pier 01 espazioaren sustatzaileek ekosistema ekintzaile bat sortu dute, non elkarren ondoan bizi baitira startupak, business angels-ak, unibertsitateak eta negozioarentzako aplikazio berrien bila dabiltzan korporazio handiak.Halaxe diote nazioarteko erakunde eta aholkularitzek egiten dituzten rankinek.Azken Innovation City Program txostenaren arabera, Kataluniako hiriburua da Europako bosgarren hiri berritzaileena eta munduko 13.a.

Bestalde, PwC aholkularitzak dio etorkizuneko erronkentzat ongien prestatuta dagoen munduko laugarren hiria dela.Greg Clark urbanista eta hirietako aholkulariak azken Barcelona Global kongresuanesan zuen Bartzelona hiri sortzaile eta teknologiko gisa posizionatu dela mundu osoaren aurrean.Bere ustez, orain erronka nagusia da giharra sortzea eta haztea.“Bartzelonako ekosistemak dagoeneko badauzka puzzlearen pieza asko.Orain administrazioek finantzaketa bideratu behar dute benetan baliozkoak diren proiektuetara” adierazi du Lluís Rovirak, CERCAko (Kataluniako ikerketa zentroak biltzen dituen erakundea) zuzendariak.

 

elpais.com

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum