Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Aplikazio adimendun batek Parkinson gaixotasuna diagnostikatzen lagundu liezaieke medikuei
Aplikazio adimendun batek Parkinson gaixotasuna diagnostikatzen lagundu liezaieke medikuei PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Ikerlari talde batek aurrerakuntza handiak lortu ditu Parkinsonaren detekzio goiztiarrerako bidean mugikorretarako aplikazio baten bidez Parkinson gaixotasuna (EP) nerbio sistema zentraleko gaitz bat da, astiro baina progresiboki garatzen dena.

Munduan 7-10 milioi pertsonak du gaitz hori.Europan 1,2 milioi gaixo daude, horietatik gehienak 50 urtetik gorakoak.EP gradualki garatzen da denboraren joanarekin, eta lehenengo sintomak ia oharkabean pasatzen dira.Badakigu sintoma batzuk gaixotasuna diagnostikatu baino urte batzuk lehenago agertzen direla, baina ez dago metodo zehatzik EP aurretiaz diagnostikatzeko.

 

Ongi jakinik detekzio goiztiarrak onura asko dakartzala, paziente, mediku eta ingeniariak elkarlanean hasi ziren konponbide bat aurkitzeko Europako funtsekin finantzatutako i-PROGNOSIS proiektuan.
i-PROGNOSIS metodoan modu ez-erasokorrean eta gailu adimendunekiko elkarreragin naturalaren bidez lortutako jokabide-datuak erabiltzen dira.Bere helburua da EP gaitzaren sintomekin zerikusia izan dezaketen datuak biltzea.

 

cordis.europa.eu

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum