Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Ford enpresaren txirrindularientzako jaka adimenduna gai da txirrindularia gidatzeko
Ford enpresaren txirrindularientzako jaka adimenduna gai da txirrindularia gidatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Azken urteotan izugarri ugaritu da txirrindulari eta errepideetako erabiltzaile kopurua.Zoritxarrez, beti ez da izaten behar bezalako azpiegiturarik (bidegorriak, motorrezko ibilgailurik gabeko eremuak) eta txirrindulariek errepidean ibili behar izaten dute gainerako errekuntza-ibilgailuekin batera, horrek berekin dakartzan arriskuekin.

Teknologiak txirrindulari horien segurtasuna hobetzen lagundu du, eta Ford enpresa dago hobekuntza horren atzean: Londresen kokatutako Ford Smart Mobility Innovation enpresako hainbat langilek jaka adimentsu bat garatu dute, smartphone batean instalatutako aplikazio bati konektatzen zaiona eta txirrindulariei laguntzen dienaorientatzen eta maniobrak seinaleztatzen, baina bidean arreta galdu gabe.


Momentuz prototipo bat baino ez da, baina garatzaileak dagoeneko hasi dira jaka probatzen Ford Smart Mobility Innovation lantegirakoeguneroko joan-etorrietan.Lumo enpresarekin (hiriko txirrindularitzarako arropa egiten duen marka) eta Tome enpresako mugikortasun adituekin elkarlanean aritu dira txirrindularientzako jaka adimentsuaren sorkuntza prozesuan.Gaur egun Ford patentea lortzeko prozesuan murgilduta dago, eta espero du jaka merkatura aterako dela etorkizun ez oso urrunean.


motorpasion.com

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum