Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Bizikletak “smart bike” bihurtzen dituen startupa
Bizikletak “smart bike” bihurtzen dituen startupa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

SmartHalo enpresak Kanadan garatu duen dispositibo minimalista bati esker txirrindulariek posible dute bizikletari prestazio hauek gehitzea: GPSa, lapurreten aurkako alarma, gaueko argia eta jarduera fisikoaren neurtzaileak. Montreal hiria ezaguna da mundu osoan bizikletaren erabilera handiagatik, bere berrikuntza teknologiko indartsuagatik eta hirigintza arloko plan futuristak sustatzeagatik. 

Hiri hartako lau lagunek, denak ere oso interesatuak goian aipatutako hiru gaietan, dispositibo berri bat sortu zuten, zeinak interesa piztu baitu bere diseinu eta eraginkortasunagatik.

The Wall Street Journal egunkariak dio “txirrindularien labana suitzarra” dela. Dispositiboak SmartHalo du izena, eskulekuan jartzen da eta Bluetooth bidez konektatzen zaio sakelakoari. “Jendea bultzatu nahi dugu bizikleta gehiago erabiltzera, eta horretarako abantaila posible guztiak eskaini nahi dizkiegu” azaldu du Gabriel Alberolak –dispositiboaren atzean dagoen ekintzaileetako bat, Kanadan jaioa eta jatorri panamarra duena- EL PAÍS RETINA aldizkarian.


SmartHalo-k 195 gramo baino ez ditu pisatzen, baditu LED argiak, eta funtzio desberdinak eskaintzen dizkie txirrindulariei. Txirrin baten tamaina duen osagarri horrek koloretako gezien bidez adierazten du jarraitu beharreko ibilbidea, alertak igortzen ditu sakelakoan testuzko mezuak edo deiak jasotzean, argi bat proiektatzen du iluntzen denean, seinalea bidaltzen du bizikleta zehazki non dagoen ahaztu bazaigu, badu lapurreten aurkako alarma, eta jarduera fisikoari buruzko datuak gordetzen ditu (egindako kilometroak, kontsumitutako kaloriak, batez besteko abiadura, eta gehiago). SmartHalo egokia da edozein klimatarako, hiru asterainoko bateria dauka, eta iOS zein Android sistemetan erabil daitekeen aplikazio batekin funtzionatzen du. Bestalde, erabiltzailearen sakelakoa bateriarik gabe geratzen bada, dispositiboak berak badu desblokeatzeko gako bat.

 

elpais.com

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum