Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Izara eta eskuoihal adimentsuak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Resuinsa familia-enpresak ostalaritzarako eta jatetxeetarako oihalak merkaturatzen ditu 90etik gora herrialdetan. I+G-ren alde egin duen apustuari esker, lapurreten aurkako lehen eskuoihala garatu du. Ezingo dugu eskuoihal gehiago lapurtu hoteletatik.

Ostalaritzarako oihalen belaunaldi berriak berekin dakar lapurreten aurkako txip bat, uneoro jakiteko non dagoen pieza bakoitza. Resuinsa da puntako teknologia horren atzean dagoen enpresa. Mende bat baino gehiagoko historia duen ETE valentziar horrek luxuzko hoteletako eta Michelin izardun jatetxeetako instalazioak hornitzen ditu, hala nola, Paradores Nacionales sarea edota Martin Berasateguiren jatetxea.


ETE horrek bete-betean asmatu zuen I+G-ren aldeko apustua egin zuenean. Eta, nazioarteko bere zabalkundearekin bezalaxe, bezeroek eskatu ziotelako ekin zion bide horri. “Produktu ekologikoak nahi zituzten bezero asko geneuzkan Alemanian eta Europa erdialdean eta horregatik sortu genuen halakoak garatzeko departamendu bat. Denborarekin ekologiarekiko kezka hori produktuaren beste alderdi batzuetara iritsi zen” dio. Horrela sortu zen arropei txip bat jartzeko proiektua. Martík azaldu duenez, txipa existitzen zen lehendik ere laneko uniformeen sektorean, baina ezin zen garbigailu industrialetan sartu, beraz, kentzen eta ipintzen ibili beharra zegoen. Resuinsa enpresak prozesu osoa jasateko gai den txip bat garatu zuen: “Lapurretak prebenitzeaz gain, erabilpen gehiago ere baditu. Garrantzitsuena da trazagarritasuna ematen diola arropari, eta kontrolatuta eduki daitekeela garbiketa ziklo osoan zehar”.

expansion.com