Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Berrikuntza Interesgarriak Berrikuntza Teknologikoak Ultrasoinudun itsaskin bat tentsiometroak baztertzeko
Ultrasoinudun itsaskin bat tentsiometroak baztertzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zigilu baten tamainako partxe itsasgarri honek arterietako presio zentrala neurtzen du uneoro. Gainera, eramangarria denez, etengabe monitorizatzen ditu hipertentsioa duten pazienteak. Orobat balio lezake makina konplexuetan (hegazkinetako piezetan, adibidez) arrakalak detektatzeko.

AEBetako talde bat lanean ari da pertsona baten arterietako presio zentrala uneoro neurtu dezakeen partxe bat sortzeko. Arterietako presio zentrala deitzen zaio aortatik, hau da, odola gorputzeko zati guztietara banatzen duen bihotzeko arteriatik pasatzen den odolaren presioari. Hori neurtu dezakeen dispositibo batekin askoz errazagoa litzateke bihotz-hodietako gaixotasunak kontrolatzea eta beste bizi-organo batzuk zaintzea (adibidez, gibela, birikak eta garuna).


Silikonazko partxe elastiko horrek ultrasoinuzko uhinak erabiltzen ditu, zeintzuek azala zeharkatu eta errebotatu egiten baitute erabiltzailearen ehunetan eta odolean. Islatutako uhina sentsorera itzultzen da eta gero ordenagailu eramangarri batera doa, azken horrek prozesatzen dituelarik arterietako presioaren datuak (oraingoz ezinbestekoa da partxea eramangarri bati eta elektrizitate iturri bati konektatuta egotea). Azalaren gainetik sakoneko neurketak egiteko gai den lehen gailu eramangarria da.

technologyreview.es