Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

ERRIN
Zer da ERRIN

2001ean sortua, ERRIN eskualde desberdinetako ikerketa eta berrikuntza esparruetako antolakundeek eta eragileek osatutako plataforma bat da, egoitza Bruselan duena.

 

ERRINen helburua da eskualdeetako ikerketa eta berrikuntza gaitasunak indartzea informazioa eta praktikak trukatuz, Europako proiektuaren garapena bultzatzea eta politikak elkarlanean egitea. ERRINek eskualdeen ahotsa eramaten du Bruselara.


Bere 13 lantaldeen bitartez, ERRINek eskualdeetako bulegoen arteko kontaktua errazten du, Europako ikerketa eta berrikuntza politikari buruzko ezagutza hobetu dezaten eta Europako proiektu estrategikoak garatu ditzaten eskualde bakoitzeko lehiakortasuna indartzeko.


Oso garrantzitsua da ERRINek Bruselan, EBko politiketan duen papera, politika horiek hobeto erantzun diezaieten Europako eskualdeetako premiei. Gainera, ERRIN lankidetza estuan aritzen da Europako erakundeekin eta bestelako sare nahiz antolakundeekin, eskualdeek I+G arloan dituzten interesak sustatzeko.

errin.eu

 


Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum