Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia 2018ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana
2018ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 160/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa. Honen bidez, 2018ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana arautzen duten oinarriak eta lehen deialdia onesten dira.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9an hasiko da, eta 2018ko apirilaren 27ko 13:30ean amaituko da.
Helburua Helburuak Laguntzen programa honen asmoa Bizkaiko enpresen berrikuntzako, teknologikoki aurreratuak diren ekoizpen-inbertsioak egiteko eta lehiakortasuneko gaitasuna areagotzea da, modu iraunkorrean eta ingurunean integratuta. Xede horrekin erakunde onuradunei diru-laguntzak eskaintzen dizkie
Erakunde onuradunak

Entitate onuradunak Dekretu honetan araututako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte berezko nortasun juridikoa duten enpresek, jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza (I. eranskinean ageri dira 2009ko Ekonomi Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN) epigrafeetatik diru-laguntza jaso dezaketenak).

Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea

Diruz lagundu ahal diren proiektuek barnean hartu ahal dituzten ekintzen xedeak hauek izan ahal dira:

  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea, edo lehendik zeuden produktuen prestazioak hobetzea, merkatuan txertatu ahal izateko.
  • Negozio-eredua aldatzea balio erantsi handiagoa duten elementuen salmentara bideratzeko, «zerbitizazioa» barne (produktuen salmenta produktua + zerbitzua binomiora eboluzionatzea da zerbitizazioa).
  • Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.
  • Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea, edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea.
  • Enpresaren lehiatzeko posizioa nabarmen hobetzen duten eta teknologikoki aurreratuak diren industri enpresen ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak.
  • Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan oinarrituta, antolakuntzaren eta erakundea kudeatzeko moduen aldaketa-prozesu baten bitartez, hala erakundeko pertsonek modu zabal eta anitzean parte har dezaten proiektu horien gogoeta eta abiarazte prozesuetan.
  • Europako, nazioarteko edo atzerrian estatuko patenteen eskabideak aurkeztu eta izapidetzea, baita erabilgarritasun ereduak edo diseinuak ere (erkidegokoa, nazioartekoa edo atzerrian estatukoa).
  • Aurretik egindako azterlanak, enpresak lehiakortasuna handitzeko tresna gisa eskuratzeko, betiere, proiektua berritzailea bada enpresarentzat.
Argibide gehiagorako BOB - 242zk. 2017ko abenduaren 22an