Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari Laguntza Integrala emateko 2018ko 3i Programa
Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari Laguntza Integrala emateko 2018ko 3i Programa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari Laguntza Integrala emateko 2018ko 3i Programa
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 161/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa. Honen bidez, Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari Laguntza Integrala emateko 2018ko 3i Programa arautzen duten oinarriak eta lehen deialdia onesten dira.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Plazo de presentación de las solicitudes El plazo de presentación de solicitudes se iniciará el 5 de febrero de 2018 y finalizará a las 13:30 horas del día 23 de febrero de 2018.
Helburua Foru dekretuaren xedea Berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragin berezia jartzen duten ekintza integralen bidez, enpresen lehiakortasuna handitzen duten eragiteko indar handiko proiektuak laguntzea du xede programa honek.
Erakunde onuradunak

Gainera baldintza hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainak izango dira onuradunak:

  • ?Enpresaren itxura juridikoa eta berezko nortasun juridikoa edukitzea.
  • ?Gutxienez ekoizpen-zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan edukitzea, bertan laguntzaren xedeko proiektua garatzen delarik, eta gutxienez 10 pertsonako plantilla bat edukitzea, lanaldi osoko urteko baliokideetan.
  • ?10 eta 249 pertsona arteko plantilla bat izatea lanaldi osoan, baina betiere urteko kopuru baliokideetan.
Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea

Diruz lagundu ahal diren proiektuek barnean hartu ahal dituzten ekintzen xedeak hauek izan ahal dira:

Erakundearen edozein eremutan (ekoizpen-prozesua, antolaketa, partaidetza, merkatua, jabetzaren babesa…) berrikuntza teknologikoko zein ez-teknologikoko proiektuen bidez erakunde eskatzailearen lehiatzeko gaitasuna hobetzera bideratutako jarduketa argi eta garbi estrategikoak, hari loturiko inbertsioak eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak diren eta eragin handia duten nazioartekotzerako jarduketak diru-laguntza jaso dezaketen egitatetzat jotzen dira. Jarduketa horrek proposatutako hiru arloetatik (berrikuntza, inbertsioa eta nazioartekotzea) gutxienez bi betetzen dituen proiektu integral bat izan behar du eta enpresak Bizkaian duen zentro batean oinarrituta garatu behar da.

1. ETEEen aldeko inbertsioetarako laguntzak:

?Aktibo materialetako inbertsioa.

2. Aholkularitza-zerbitzuetarako ETEEentzako laguntzak:

?Berrikuntza, inbertsio eta nazioartekotzerako aholkularitza-zerbitzuak.

3. ETEEentzako laguntzak, merkataritzako azoketan parte har dezaten:

?Atzerriko merkataritza-azoketako partaidetza.

4. Ikerketa eta garapeneko proiektuetarako laguntzak:

?Garapen esperimentaleko eta bideragarritasun-azterlanetako jarduerak.

5. Prozesuetako eta antolaketako berrikuntzarako laguntzak:

?Prozesuetako eta antolaketako berrikuntzako jarduerak.

6. ETEEen aldeko berrikuntzarako laguntzak:

?Patenteen eta beste aktibo ez-material batzuen lorpena, baliozkotzea eta defentsa

Argibide gehiagorako BOB - 242zk. 2017ko abenduaren 22an