Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia Elkarlanean Programa 2018
Elkarlanean Programa 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elkarlanean Programa 2018
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 159/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa. Honen bidez, lehiakortasunerako eta lankidetzan sortutako berrikuntzarako Elkarlanean 2018 programa arautzen duten oinarriak eta deialdia onartzen dira.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9an hasiko da, eta 2018ko apirilaren 27ko 13:30ean amaituko da
Helburua

Enpresen arteko lankidetza: Dekretuko kapitulu honek itzuli behar ez diru-laguntzak eskaintzen dizkie erakunde onuradunei:

a) Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak egitea partzuergoko enpresen artean, arriskuak partekatuta.

b) Enpresa batzuen artean modu kooperatiboan identifikatutako negozio-aukeren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta legalari buruzko azterlanak egitea.

Bitarteko Organismoen arteko lankidetza:Lankidetzaren kultura bultzatzeko egin beharreko sentsibilizazio-lanak eta aurreko atazak aktibatzea garrantzitsua denez, kapitulu honen xedea da bitarteko organismoen arteko ekintza bateratua sustatzea, lankidetzan sortutako berrikuntzarako sustapen-jardueren eraginkortasuna areagotzeko

Erakunde onuradunak

Enpresen arteko lankidetza:Jasotako onuren hartzaile izan daitezke: Berezko nortasun juridikoa duten enpresek, jarduera nagusia hauetariko bat badute: Industria, Eraikuntza, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako merkataritza; (I. eranskinean ageri dira 2009ko Ekonomi Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN) epigrafeetatik diru-laguntza jaso dezaketenak). Horrez gainera, baterako eskaera aurkeztu behar dute, 15. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Proiektuan parte hartzen duten erakunde onuradunak direla ulertuko da honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

b) Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

c) 5 eta 100 pertsona arteko plantilla edukitzea lanaldi osoan, baina betiere urteko kopuru baliokideetan.

Bitarteko Organismoen arteko lankidetza:Erakunde onuradunak Jasotako onuren hartzaile izan daitezke: Berezko nortasun juridikoa duten irabazteko asmorik gabeko erakundeak eta toki erakundeak, toki erakundeen mendeko merkataritzako sozietateak, haien xede nagusien artean enpresen arteko lankidetza bultzatzea badago eta baterako eskabideak 15. artikulua xedatutakoarekin bat aurkezten badute.

Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea

Enpresen arteko lankidetza:Diruz lagunduko da lankidetzan sortutako berrikuntzaren alde baliabide eta arriskuak partekatuz erakunde batzuen artean (partzuergo batean) eginiko lana, artikulu honetan ezarritakoarekin bat. Horren arabera, bi proiektu mota aurkeztu ahal izango dira, haien garapen-fasea kontuan hartuta:

1. Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak, teknologia arlokoak zein bestelakoak, erakundeen negozio-estrategiekin koherente direnak . Diruz lagundu ahal diren proiektu mota hauek barnean hartu ahal dituzten ekintzen xedeak hauek izan ahal dira:

a) Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea, edo lehendik zeuden produktuen prestazioak hobetzea, merkatuan txertatu ahal izateko.

b) Negozio-eredua aldatzea balio erantsi handiagoa duten elementuen salmentara bideratzeko, «zerbitizazioa» barne (produktuen salmenta produktua + zerbitzua binomiora eboluzionatzea da zerbitizazioa).

c) Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.

Diru-laguntza jaso dezakeen egitate honen ondoreetarako, aurkeztutako proiektuek bi enpresa edo gehiagoren arteko lankidetza-akordioa jaso behar dute 4. artikuluan deskribatutakoaren arabera).

2. Enpresa batzuen artean lankidetzan identifikatutako negozio-aukeren bideragarritasuna aztertzea berrikuntza-proiektuak sortu ahal badira. Proiektu mota hauetan jarduera hauek sartuko dira:

a) Identifikatutako negozio-aukerari eta etorkizuneko ustiapenari buruzko bideragarritasun-azterlana

Bitarteko Organismoen arteko lankidetza:Diruz lagunduko dira jarduerak baldin eta haien helburua bada aurreko baldintzak sortzea enpresen arteko lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak egiteko. Aurkeztutako proiektu bakoitza bitarteko organismo batzuen artean egin beharko da, lankidetzan, eta aurretik egin ez diren jarduketa berritzaileak izan behar ditu xede, beren finantzaketarako funts osagarriak behar dituztenak.

1. Diruz lagundu daitezkeen proiektuetan jarduera hauek sartu behar dira:

a) Baterako dinamikak garatzea eragileen artean, sektoreen eta/edo lurraldeen arteko negozio-aukerak identifikatzeko eta zehazteko.

b) Zaintza lehiakor kolaboratiboa egitea, enpresentzako joera teknologikoak zein merkatuko aukerak identifikatzeko, batez ere lagungarriak direnean ezagutarazteko halako joerek zer balio duten lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektu zehatzak identifikatzeko.

c) Enpresen taldeak diseinatzea eta dinamizatzea, lankidetzan egindako negozioetarako leudekeen aukerak identifikatzeko eta sortzeko.

Argibide gehiagorako BOB - 242zk. 2017ko abenduaren 22an