Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2018
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2018
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 2/2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa. Honen bidez, Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2018. urterako.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Amaiera data Eskabideak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 1etik martxoaren 2ko 13:30 arte izango da.
Xedea

Foru-dekretu honen xedea da 2018. urteko Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren barruan jasotako diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta lehen deialdia onestea.

Laguntza horiek Bizkaiko enpresa berritzaileen sorkuntza sustatu eta finkatzeko sortu dira.

Programa honen bitartez, helburu hauek lortu nahi dira:

  • Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
  • Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie.
  • Barne ekintzailetza bultzatzea, zelan eta prozesu egituratuen bidez; prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.
  • Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.
  • Jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea.
  • Jarduera ekintzailea sustatzeko sistemaren eta berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko.

Beaz, S.A.U., foru sozietate publikoak aholkuak emango dizkie lagundutako pertsona edo entitate sustatzaileei, enpresa-proiektu berritzaileak aztertzen, abian jartzen eta finkatzen ari direnean.

Beaz, S.A.U., sozietateak Cedemi, Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroa, S.A., enpresaren laguntza izango du.

Erakunde onuradunak

1. Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 1. taldeko gastuetarako diru-laguntzak (4. artikuluaren definizioaren arabera):

  •  Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  •  Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.
  •  Lehendik diren enpresak, eskabidea aurkeztean 10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere Beaz, S.A.U.-ekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
  •  Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.

2. Honako hauek eskuratu ditzakete 2. eta 3. taldeko gastuetarako diru-laguntzak (4. artikuluaren definizioaren arabera): Enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada, eta, eskabidea aurkezten denean, gutxienez lansaio osoko lanpostu 2 badituzte.

3. Honako hauek eskuratu ditzakete 4. taldeko gastuetarako diru-laguntzak (4. artikuluaren definizioaren arabera): EJZko altaren lehenengo data 2015eko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa duten enpresek, baldintza hauek betetzen badituzte:

  •  Enpresaren azeleraziorako proiektu espezifiko bat duten enpresak.
  •  Eskabidea aurkeztean lansaio osoko 4 lanpostu izatea, edo, 2017ko ekitaldian 100.000 euroko edo hortik gorako fakturazio zenbatekoa izatea.
  •  Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaren edozein programaren aurreko deialdietan 2. taldeko -enpresa berritzaile berriak sortzeko gastuak-, edo 3. taldeko -teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzeko gastuak- gastu-baliokideetarako diru-laguntza eskuratu duten enpresak, baldin eta espediente horien justifikazioa amaituta badago
Diruz lagundu daitekeen egitatea /td>

Enpresa-proiektuaren edo barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa, enpresa berritzaile berriak sortzea, teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa eta enpresen azeleraziorako proiektuak garatzea.

Diruz lagundu daitekeen talde bakoitzeko gastuak enpresa bat sortzean eta hazkundean ematen den ordena logikoari dagozkio.

Horrela, gastu-taldeak ondorengo diruz lagundu daitezkeen egitateei dagozkie:

  1.  1.go gastu taldea: enpresa-proiektuaren edo barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.
  2.  2. gastu taldea: enpresa berritzaile berriak sortzea.
  3.  3. gastu taldea: teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
  4.  4. gastu taldea: enpresen azeleraziorako proiektuak garatzea.
Argibide gehiagorako BOB - 15. zk. 2018, urtarrilak 22. Astelehena
 

Ekitaldiak

Al Mar 05
Startup Europe Week
As Mar 13
ImagineNano2018
Al Eka 04
IOTweek 2018
Al Eka 04 @08:00 - 05:00p.m.
The Internet of Things Week 2018