Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia Ekintzailetzako eta Gizarte-berrikuntzako Programa 2018
Ekintzailetzako eta Gizarte-berrikuntzako Programa 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Ekintzailetzako eta Gizarte-berrikuntzako Programa 2018
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 4/2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa. Honen bidez, Ekintzailetzako eta Gizarte-berrikuntzako Programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2018. urterako
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Amaiera data Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko apirilaren 23tik 2018 ko ekainaren 15era 13:30ak arte.
Xedea

Foru-dekretu honen xedea da 2018. urteko Ekintzailetzako eta Gizarte-berrikuntza Programaren barruan jasotako diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta lehen deialdia onestea. Laguntza horiek ekonomia sozial berritzailea sustatzeko dira. Programa horrekin, helburu hauek lortu nahi dira:

  •  Gizarte arloan ekintzailetza eta enpresa-espiritua sustatzen eragin positiboa duten jarduerak egitea.
  •  Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaileen sorrera sustatzea. Honako hauek jotzen dira halakotzat: batetik, ondasunak ekoizteko edo zerbitzua emateko moduan gizarte-helburu bat, gizarteratzearen eta integrazio profesionalaren arlokoa, lortu nahi duten entitateak, eta horretarako jardunbide berritzaileak erabiltzen dituztenak; bestetik, gizarte-ekintzaren arloan zerbitzuak emateaz gainera zerbitzuok modu berritzailean ematen dituzten entitateak.
  •  Sustatzaileei erraztea gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie.
  •  Arlo sozial eta ekonomikoaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko
Arloak
  • ?1. arloa: Gizarte-proiektu berritzaileak garatzea.
  • ?2. arloa: Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak.
Erakunde onuradunak

1. arloa: Gizarte-proiektu berritzaileak garatzea.

  •  Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berria sustatzen duen edozein enpresa edo entitate.
  •  EJZn alta emandako dataren arabera, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen jardunean hasi ez diren gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak. Entitate horiek merkataritza-sozietate, kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko entitate gisa eratuta egotea.

2. arloa: Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak. :

  •  Legez eratuta egotea, merkataritzako sozietate moduan, kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko entitate moduan.
  •  2016ko urtarrilaren 1az gero EJZn alta emanda izatea lehen aldiz.
  •  Gutxienez lanaldi osoko bi lanpostu edukitzea .
Helburuak

1. arloa: Gizarte-proiektu berritzaileak garatzea.

  • ?Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaileen proiektu berriak martxan jar daitezela erraztea, proiektuok baldin badakarte halako entitateak Bizkaiko enpresa-ehunean garatzea eta sendotzea.
  • ?Lankidetza areagotzea Bizkaian Gizarte-berrikuntzako enpresetan lan egiten duten eragileekin.

2. arloa: Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak. 2. arlo honen bitartez, gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak sortzea sustatu nahi da Bizkaian

Diruz lagundu daitekeen egitatea

1. arloa: Gizarte-proiektu berritzaileak garatzea.

  • Enpresa berri edo gizarte entitate berritzailentzako enpresa-plana garatu eta definitzea izango da.

2. arloa: Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak. :

  •  Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berria eratzea.
  •  Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzailea martxan jarri eta abiaraztea.
  •  Bidaiak eta azoketan parte hartzea.
  •  Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  •  Bizkaian negozio-lokal baten errentamendua.
  •  Marketin-plana.

 Negozioa garatzeko pertsona baten kontratazio

Argibide gehiagorako BOB - 19.zk. 2018ko urtarrilaren 26an/a>
 

Ekitaldiak

Al Eka 04
IOTweek 2018
Al Eka 04 @08:00 - 05:00p.m.
The Internet of Things Week 2018