Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia Innobideak-Kudeabide 2018 programa
Innobideak-Kudeabide 2018 programa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Innobideak-Kudeabide 2018 programa
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 28/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, Innobideak-Kudeabide 2018 programa arautzen duten oinarriak eta lehen deialdia onesten dituena
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9an hasiko da, eta 2018ko irailaren 28ko 13:30ean amaituko da.
Foru Dekretuaren xedea Foru Dekretu honen xedea da Innobideak-Kudeabide 2018 programako zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak arautzeko oinarriak eta laguntzen deialdia onartzea. Deialdia 5 eta 49 pertsona arteko plantilla duten eta Bizkaian kudeaketa aurreratuaren arloko finkatze-proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresentzako da.
Helburua Foru Dekretu honetan araututako diru-laguntzen helburua da Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko
Erakunde onuradunak

Enpresa hauek jaso ahal izango dituzte Dekretu honetan araututako diru-laguntzak: Kudeaketa Aurreratuko Kontrasteari buruz Euskalitek egindako txosten bat duten Bizkaiko enpresak, kudeaketa aurreratuaren arloko ekintza planen bat, finkatze-proiektua barne, aurkezten badute, kontrastean hobetzeko identifikatutako arloak kontuan hartuta.

  • Jarduera hauek egitea:erauzketako, eraldaketako eta ekoizpeneko industria-jarduerak; ekoizpen-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak, eta informazioaren gizartearen eta komunikazioen arloko jarduerak
  • Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • 5 eta 49 pertsona arteko plantilla edukitzea, biak barne, lanaldi osoaren urteko baliokideetan
Diruz lagun daitekeen egitatea

Hau joko da diruz laguntzeko egitatetzat: Kudeaketa Aurreratuko Kontrasteari buruzko Txostenari erantzuten dioten finkatze-proiektuak garatzea (2B proiektuak), erakunde eskatzailearen kudeaketa hobetzeko Ekintza Planaren barruan daudenak, 10. artikuluan ezarritako ebaluazio baremoak gainditzen badituzte. Diruz lagungarriak diren finkatze-proiektuak (2B) gutxienez eremu hauetako bat hobetzeko egin behar dira:

  • Estrategia: behar den informazio estrategikoa eskuratzeko eta parte-hartzea sustatzen duten hausnarketa-prozesuak egiteko proiektuak, gerora behar bezala zabaldu eta komunikatuko den estrategia bat ezartzeko.
  • Bezeroak: bezeroekiko harremanak eta balio-katearen elementu guztietan (produktuen eta zerbitzuen garapen eta merkaturatzetik hasita ekoizpena, banaketa eta mantentzea sartuta) eraginkortasuna sustatuko duten proiektuak, enpresaren estrategian eginkizun garrantzitsu bat bete ahal duten hornitzaileen eta azpikontratisten laguntzarekin.
  • Pertsonak: hautaketa-prozesuak, ordainsariak eta ezagutzaren, gaitasunen eta lidergoaren garapena hobetzeko proiektuak; lotura izan behar dute enpresaren estrategiarekin.
  • Gizartea: konpainiaren lan soziala egiteko proiektuak (haren ahalmenekin bat eginda), baita ingurumen-iraunkortasuna babesten duten neurriak sustatzekoak ere.
  • Berrikuntza: berritzeko helburuak eta estrategia definitzeko proiektuak, pertsonek arriskuak hartzea eta ekintzaileak eta berritzaileak izatea sustatzen duen barne testuingurua sortzeko proiektuak eta inguruaren ahalmen berritzailea aprobetxatzeko proiektuak. Horretarako, era eraginkor eta efizientean kudeatuko dira ideiak eta berrikuntza-proiektuak.
  • Emaitzak: emaitza estrategikoak (bezeroengan, gizarteko pertsonengan eta berrikuntzari dagokionez) neurtu, ebaluatu eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko aukera ematen duten proiektuak
Argibide gehiagorako BAO - 2018, martxoak 09. Ostirala
 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum