Txekeo teknologikoak 2018 programa Inprimatu
Txekeo teknologikoak 2018 programa
IzenaBizkaiko Foru Aldundiaren 50/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa. Honen bidez, Txekeo teknologikoak 2018 programa arautzen duten oinarriak eta deialdia onartzen dira
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 16an hasiko da, eta 2018eko irailaren 28ko 13:30ean amaituko da
Helburua Programa honetan aurreikusten diren laguntzen bitartez, enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza-proiektu edo 4.0 Industriarantz ibilbide bat bitartez
Erakunde onuradunak

Dekretu honetan araututako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte berezko nortasun juridikoa duten enpresek, jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza

  • Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  •  Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  •  5 eta 100 pertsona arteko plantilla edukitzea lanaldi osoan, baina betiere urteko kopuru baliokideetan.

Honako bi muga hauetako bat, gutxienez, ez gainditzea, aurkeztutako azken Sozietate Zergako aitorpenaren arabera:

—?Urteko negozio kopurua: 20.000.000 euro.

—?Balantze orokorra: 20.000.000 euro

Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea

Diruz laguntzeko egitatetzat jotzen dira: laguntza eskatzen duen entitatearen lehiakortasuna sustatzeko txekeo teknologikoak. Txekeo teknologikoa da Teknologi Eragile batek aholku ematea enpresak bere produktu edo ekoizpen-prozesuren batean detektatutako arazo jakin bati buruz. Eragile horrek konponbiderik egokiena ezarriko du, edo, bestela, funtsezko informazioa eman, konponbiderik aproposenari heltzeko.

Txekeo Teknologikotzat hartuko da aholkularitzaren xedea eskatzaileak 4.0 Industriarantz zer urrats eman ditzakeen bada. Laguntzak emateko, hauek jotzen dira Teknologi Eragiletzat:

  • ?Beren jardueragatik EJSNeko honako sailkapenetarikoren batean sar litezkeen ingeniaritza-enpresak eta erakundeak: 7112, 7120, 7490.
  • ?Beren jardueragatik EJSNeko 7410 sailkapenean sartzen diren diseinu industrialeko enpresak eta erakundeak.
  • ?Lanbide-heziketako ikastetxeak.
  • ?Zentro teknologikoak.

Agente teknologikoak nahikoa ezagutza eta esperientzia izan behar du enpresari txekeo teknologiko bat egiteko, ondo egingo duela nahikoa bermerekin.

Azterketa horien ondorioak emaitzen txosten batean jaso behar dira

Burutzeko epea Dekretu honen babesean garatutako txekeoak 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko epearen barruan hasi eta amaitu behar dira.
Argibide gehiagorako

BOB - 70. zk. 2018, apirilak 12. Osteguna

Zuzenketa - BOB - 95.zk., 2018, maitzak 18. Ostirala