Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Bizkaia Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - Bigarren laguntza-deialdia 2018
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - Bigarren laguntza-deialdia 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - Bigarren laguntza-deialdia 2018
IzenaEkonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuaren 3049/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa. Honen bidez, enpresa berritzaileak sortzeko programaren bigarren laguntza-deialdia ezartzen da, 2018. urterako.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Amaiera data Eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 18tik irailaren 21ko 13:30era arte izango da.
Xedea Xedea Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren helburua Bizkaiko enpresen sarera dibertsifikazioari eta teknologia berriei lotutako jarduerak ekartzen dituzten enpresa-proiektu berri eta berritzaileak abiarazten laguntzea da. Baina proiektu hauek balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute
Pertsona onuradunak eta diru-laguntza

1. Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 1. taldeko gastuetarako diru-laguntzak (4. artikuluaren definizioaren arabera):

  •  Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  •  Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.
  •  Lehendik diren enpresak, eskabidea aurkeztean 10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere Beaz, S.A.U.-ekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
  •  Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada

2. Honako hauek eskuratu ditzakete 2. eta 3. taldeko gastuetarako diru-laguntzak (4. artikuluaren definizioaren arabera): Enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada, eta, eskabidea aurkezten denean, gutxienez lansaio osoko lanpostu 2 badituzte.

3. Honako hauek eskuratu ditzakete 4. taldeko gastuetarako diru-laguntzak (4. artikuluaren definizioaren arabera): EJZko altaren lehenengo data 2015eko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa duten enpresek, baldintza hauek betetzen badituzte:

  •  Enpresaren azeleraziorako proiektu espezifiko bat duten enpresak.
  •  Eskabidea aurkeztean lansaio osoko 4 lanpostu izatea, edo, 2017ko ekitaldian 100.000 euroko edo hortik gorako fakturazio zenbatekoa izatea.
  •  Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaren edozein programaren aurreko deialdietan 2. taldeko -enpresa berritzaile berriak sortzeko gastuak-, edo 3. taldeko -teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzeko gastuak- gastu-baliokideetarako diru-laguntza eskuratu duten enpresak, baldin eta espediente horien justifikazioa amaituta badago.
Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresa-proiektuaren edo barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa, enpresa berritzaile berriak sortzea, teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa eta enpresen azeleraziorako proiektuak garatzea. Diruz lagundu daitekeen talde bakoitzeko gastuak enpresa bat sortzean eta hazkundean ematen den ordena logikoari dagozkio. Horrela, gastu-taldeak ondorengo diruz lagundu daitezkeen egitateei dagozkie:

  •  1.go gastu taldea: enpresa-proiektuaren edo barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.
  •  2. gastu taldea: enpresa berritzaile berriak sortzea.
  •  3. gastu taldea: teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
  •  4. gastu taldea: enpresen azeleraziorako proiektuak garatzea.
Argibide gehiagorako 3049/2018 FORU AGINDUA - BOB – zk. 2018, ekainak 06. Asteazkena

2/2018 FORU DEKRETUA

 

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum