Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Estatua Aholkulari Digitalen Programa
Aholkulari Digitalen Programa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Aholkulari Digitalen Programa
Izena2017ko azaroaren 6ko Ebazpena, Red.es Enpresa Erakunde Publikoarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Aholkulari Digitalen Programaren oinarri arautzaileak
Deialdi egiten duen erankundea Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioa
Xedea

Oinarri hauetan arautzen diren enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzen xedea da enpresa txiki eta ertainek aholkularitza-zerbitzuak kontrata ditzatela beren eraldaketa digitala sustatzeko. Zerbitzu horiek hornitzaile espezializatuek emango dituzte, zeintzuk “aholkulari digital” bezala arituko baitira Digitalizazio Planak (DP) egiteko eta plan horien bidez IKTak txertatzeko enpresa txiki eta ertainen prozesuetan (negozioaren kudeaketa, hirugarrenekiko harremana, merkataritza elektronikoa eta zerbitzu eta konponbideen digitalizazioa).

Aholkularitza-lan horrek bere baitan hartzen du gutxienez ETEen digitalizazio-egoerari buruzko azterketa bat eta ekintza-plan bat eraldaketa digitalari aurre egiteko.

Laguntzaren azalpena

Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradunek gehienez 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute (zergak kenduta), bere bitartez eraldaketa digitaleko aholkularitza espezializatuko zerbitzuen %80raino finantzatzeko. Red.es-en “Aholkularien Erregistro”ko hornitzaileren batek eskainiko die zerbitzu espezializatu hori.

ETEak berak kofinantzatu beharko du aholkularitzako zerbitzuen kostuaren %20-%50, gehi zeharkako zergak, zeintzuk ez baitira sartzen diru-laguntza honen barruan. 

Aholkulari digitalek onuradunei eskainitako zerbitzuaren emaitza Digitalizazio Plana izango da.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak Mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaina izatea
Argibide gehiagorako EAO – 282 zk. – 2017ko azaroaren 20a
 

Ekitaldiak

Al Abe 18
Infoday Horizonte 2020