Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Neotec Programa - 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Neotec Programa - 2018
IzenaEnpresa berritzaileen enpresa-proiektu berrientzako diru-laguntzak, I+G+B-ko Enpresa Lidergorako Estatu Programaren barruan eta Ikerketa Zientifikoko, Teknikoko eta Berrikuntzako Estatuko 2017-2020 Planaren markoan daudenak.
Deialdi egiten duen erakundea Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Amaiera data 2018ko uztailaren 29tik urriaren 2ra
Onuradunak Onuradun izango dira enpresa txiki berritzaileak, gehienez ere deialdi honetan laguntza eskaerak aurkezteko epea itxi baino hiru urte lehenago sortuak eta gutxienez 20.000 euroko kapital soziala edo kapital soziala gehi jaulkipen-prima dutenak.
Helburua

Laguntza hauen helburua da enpresa-proiektu berrien martxan-jartze fasea finantzatzea, baldin eta ikerketa jardueratik abiatuta garatutako teknologiak edo ezagutzak behar badituzte eta beren negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritzen bada.

Edozein esparru teknologikotako edo sektoretako enpresa proiektuek jaso ditzakete laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira enpresa berritzaileek 2018 eta 2019. urteetan enpresa-proiektu berri bat martxan jartzeko eginiko gastu guztiak, betiere enpresa-planean sartuta badaude eta berau garatzeko beharrezkoak badira.

Gainera, proiektuek gutxienez 175.000 euroko aurrekontu finantzagarria izan beharko dute.

Argibide gehiagorako EAO – 182 zk. – 2018ko uztailaren 28a
 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum