Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi Finantza-laguntzaren 2017ko programa
Finantza-laguntzaren 2017ko programa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Finantza-laguntzaren 2017ko programa
Izena

221/2017 DEKRETUA, irailaren 19koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2017ko programa garatzen duena.

AGINDUA, 2017ko irailaren 27koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena. Horren bidez argitaratzen da otsailaren irailaren 19ko 221/2017 Dekretuan arautzen den Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren lehenengo deialdia.

Deialdi egiten duen erakundea Ogasun eta Ekonomia Saila
Xedea

Dekretu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz.

Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoen taldearen likidezia-beharrei erantzuteko eta kapital zirkulatzailea finantzatzeko.

Amaiera data Finantza-laguntza emateko programarako eskariei, agindu honetako lehenengo artikuluan jasotako mailegu-bolumena agortu arte erantzungo zaie, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako moduan kopuru hori gehitzearen ondorio dena agortu arte
Enpresa eta pertsona onuradunak

ETEak

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten edo bertan kokatuta dauden banakako enpresaburu eta profesional autonomoak

Argibide gehiagorako EHAA - 183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena
 

Ekitaldiak

Al Abe 18
Infoday Horizonte 2020