Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Bideratu Berria 2017 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Bidaratu Berria Programa 2017
IzenaAGINDUA, 2017ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Berria programa.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Amaiera data Deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da; amaitu, berriz, 2017ko azaroaren 27ko 12:00etan.
Onuradunak Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) baldintza hauek bete beharko dituzte: erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak izatea, edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak izatea, betiere krisi-egoeran badaude.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen jarduerak

Sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute. Diruz lagun daitezke artikulu honen hurrengo ataletan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta enpresak errentagarri bilakatzeko horiek berregituratzera eta jarduerak arrazionalizatzera bideratutako ekintzak biltzen dituzten planetan jasota dauden neurriak aplikatzetik eratorritako kostuak, hala nola, jarduera defizitarioak murriztea edo uztea, lehiakortasuna berreskura dezaketen jarduerak berregituratzea edo jarduera errentagarri berrietara dibertsifikatzea.

Argibide gehiagorako

EHAA - 203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea

EBAZPENA, 2017ko urriaren 25an - EHAA - 211.zk., 2017ko azaroaren 6a