Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi 2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fase
2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fase PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fase
IzenaEBAZPENA, 2017ko abenduaren 7koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.
Organismo convocante Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Amaiera data Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2018ko martxoaren 1eko 12:00etan amaituko da.
Xedea

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusita dagoen I. fasearen deialdia egitea –proiektuak hautatu eta onartzea–; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzen laguntzeko laguntza-programak garautzea da agindu honen helburua. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

Erakunde onuradunak
  • Enpresak: Enpresa handiak edo ETEak.
  • Enpresa-taldeak eta -elkarteak, haien forma legala edozein dela ere.
  • Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berrien abiarazte-proiektuen kasuan (agindu honen 6. artikuluan definitutakoak), onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak ere, akreditatu egiten baititu 109/2015 Dekretuak, ekainaren 23koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzekoak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Kategorien araberako salbuespenei buruzko Erregelamendu Orokorreko –651/2014 (EB) Erregelamendua– 2. artikuluko 85. eta 86. puntuetan jasotako definizioaren arabera, diruz lagundu ahal izango dira ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko jarduerak.

  •  Ikerkuntza industrialeko jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortzeko edo lehendik bazeudenak era esanguratsuan hobetzeko lagungarri izan daitezkeen jakintza eta gaitasun berriak eskuratzera daude bideraturik. TRL 3 mailaren baliokidea den heldutasun teknologikoa lortzea ahalbidetzen dute.
  •  Garapen esperimentaleko jarduerak. Aurretik ere baziren jakintza eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresa-arlokoak eta abar) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzea, planak eta egiturak nahiz produktu, prozesu eta zerbitzu berriak edo hobetuak prestatzeko. TRL 6 mailaren baliokidea den heldutasun teknologikoa lortzea ahalbidetzen dute.
Argibide gehiagorako

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 7koaEHAA 241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 31koa