Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2018ko ekitaldirako I. fase
Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2018ko ekitaldirako I. fase PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2018ko ekitaldirako I. fase
IzenaEBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2018ko ekitaldirako I. faserako deialdia.
Organismo convocante Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Amaiera data Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2018ko otsailaren 22ko 12:00etan amaituko da.
Xedea Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan (arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen duena – Elkartek Programa) aurreikusitako I. fasearen –proiektuak onartzea eta hautatzea– deialdia egitea 2018ko ekitaldirako. Agindu honen xedea honako laguntza-programa hau arautzea da: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko laguntzak (Elkartek Programa), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2020 Planaren espezializazio-arloetan jasota dagoen bezala.
Erakunde onuradunak
  •  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).
  •  Aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak:

 Elkarlaneko ikerketa-proiektutzat hartuko dira ZTBES Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektu estrategikoak, zenbait arlotan ezagutza handitze aldera egindakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planaren eta Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren (RIS3) espezializazio-esparruen parte diren honako arlo hauetan:

  •  Energía.
  •  Fabrikazio aurreratua.
  •  Biozientziak/osasuna.
Argibide gehiagorako

Resolución del 7 de diciembre de 2017 - EHAA - 241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena

AGINDUA, 2016ko abenduaren 9koa