Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Sakondu Programa 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Sakondu Programa 2018
IzenaAGINDUA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzeko Sakondu programa arautzen duena eta horren deialdia egiten duena, 2018ko ekitaldirako.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Xedea

Horrela, indarrean jarri da Sakondu programa, azken helburu bezala Euskadin kokaturiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea duena, haien nazioarteko jardueran sakonduz.

Sakondu laguntzak diru-laguntza publiko ez-itzulgarrien bidez gauzatzen dira. Horien xedea da balio ekonomiko erantsi handiagoa duten zerbitzuen erabilera sustatzea, enpresak lehia-posizio proportzionalki ahulagoa duten merkatuetan sar daitezen, dagoeneko ohikotzat jotzen dituzten eta barne-merkatuaren garrantzi bera edo handiagoa duten kanpoko beste merkatu batzuen aldean

Erakunde onuradunak Erakunde onuradun izan ahalko dira Euskadin kokatuta dauden edo Euskadin ekoizpeneko instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plana badute, beren esportazioak guztizko fakturazioaren % 50etik gorakoak badira eta beren lehia-posizioa hobetu nahi badute guztizko esportazioen % 10etik beherako fakturazioa suposatzen duten merkatuetan.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta jarduerak

Enpresek jarraian azaltzen diren jarduera motetako hiru egin beharko dituzte, gutxienez, eskatzen duten aldirako:

1.– Helmuga-merkatuan jardun ahal izateko gastuak, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentziak edo, dagokionean, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak uko egin diotela zerbitzu horiek eskaintzeari:

  •  Merkatu-azterketak, gutxienez atal hauek izango dituena: Merkatu geografikoaren definizioa eta haren kuantifikazioa unitate fisikoetan edo diru-unitateetan; merkatu-segmentuen identifikazio; eragileen, tokiko eta nazioarteko lehiakideen, banaketa-sareen eta bezeroen identifikazioa. Helmuga bakoitzeko merkatu-azterketa bakarrerako diru-laguntza emango da. 
  • Produktuaren edo enpresa beraren homologazioak, enpresa kudeatzaile baten zerbitzuak barne.
  •  Agente komertziala edo ordezkaria hautatzeko gastuak.

2.– Merkatuak aztertzeko eta/edo enpresa bezero potentzialekin harremanetan jartzeko bidaiak. Laguntza helmugaren arabera kalkulatutako bidaia-poltsak izango dira (eranskina). Gehienez ere 3 bidaia-poltsarako diru-laguntza emango da helmugako merkatu bakoitzeko. Atzerriko azoketan erakustokiak jarriz gero, bidaia-poltsak ez dira zenbatuko, gehieneko poltsa-kopuruaren ondorioetarako.

3.– Alderantzizko misioak. Laguntza helmugaren arabera kalkulatutako bidaia-poltsak izango dira. Gehienez ere 3 egin ahal izango dira helmugako merkatu bakoitzeko, betiere hilabete desberdinetan egiten badira.

4.– Helmugako merkatuko hizkuntza ofizialean egindako promozio-materiala. Ez da onartuko gaztelaniaz egindako materialik.

5.– Publizitatea: publizitatea sortzea eta sektorearen komunikabideetan argitaratzea, helmugako merkatuko hizkuntza ofizialean.

6.– Atzerriko azoketan parte hartzea erakustokiak jarriz: espazioa alokatzea, erakustokia apaintzea eta bidaia-poltsa. Eskabide bakoitzean azoka bakarrerako diru-laguntza emango da, eta ekimen horiek nazioarteko izaera izaten dutenez, ez da eskatuko gainerako jarduerak egiten diren merkatu berean egitea, baina, edonola ere, azokak helmugako merkatuan duen eragina justifikatzeko eskatuko da.

7.– Ez da diru-laguntzarik emango erakunde publikoek prezio publikoetan emandako azterketa eta zerbitzuengatik.

8.– Diru-laguntza hau beharrezkoa den bezala pizgarria izan dadin, ekintzek hasi gabe egon beharko dute agindu hau argitaratzen denean.

Argibide gehiagorako EHAA - 45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena