Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi Bikaintek programa 2018
Bikaintek programa 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Bikaintek Programa 2018
IzenaAGINDUA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko laguntzak 2018ko ekitaldirako arautzen eta horretarako deialdia egiten duena. Bikaintek programa.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Amaiera data Eskabideak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 13ko 09:00etan hasiko da eta 2018ko ekainaren 13ko 12:00etan amaituko da.
Xedea Agindu honen xedea 2018. ekitaldirako laguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan industria-doktoregoak egin ditzaten eta enpresek doktore titulua duten ikertzaileak har ditzaten, karrera profesionalen hasieratik haien laneratzea sustatzeko eta, talentua bereganatzearen bitartez, EAEko ekoizpen-ehunaren lehiakortasuna gehitzeko.
Erakunde onuradunak
  •  Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako salbuespenekin.
  •  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
  •  Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
  •  Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.
Argibide gehiagorako EHAA - 67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena
 

Ekitaldiak

Al Eka 04
IOTweek 2018
Al Eka 04 @08:00 - 05:00p.m.
The Internet of Things Week 2018