Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi Innobideak 2018 Programa
Innobideak 2018 Programa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Innobideak 2018 Programa
IzenaIRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendari Nagusiaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez Innobideak 2018 Programa gidatuko duen araudia onartzen baita.
Deialdi egiten duen erakundea SPRI
Amaiera data Laguntza-eskaera aurkezteko epea araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2018ko irailaren 27ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.
Xedea

Innobideak programaren helburua da babesa ematea hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei:

  • Innobideak-Lehiabide (berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak),
  • INNOBIDEAK- Pertsonak (langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak)
  • Innobideak-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).
Erakunde onuradunak

Diru-laguntza eskuratzeko baldintzak beteko dituzte ezaugarri hauek dituzten erakundeek:

  •  Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, b) atalean azaldu bezala; diruz lagundutako jarduera bertan garatuko da, eta aurkeztutako proiektuak bertan izango du eragina.
  •  Jarduera hauetako bat egitea: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

Faktore hori Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren arabera baloratuko da eta orobat kontuan hartuko da programak emandako JEZ zerrenda, SPRIren web orrian (www.spri.eus) eskuragarri dagoena.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

 Innobideak Lehiabide ildoan:

Berrikuntza proiektuak egitea, bakarka edo lankidetzan, arlo hauetan:

  •  Produktua: merkatuan produktu edo zerbitzu berriak edo hobetuak sartzeko proiektuak.
  •  Prozesua: produkzio-, logistika- eta banaketa-prozesuak edo berriak diren nahiz hobekuntza handiak dakartzaten produktu eta zerbitzuak sostengatzeko prozesuak.
  •  Merkatua: estrategia edo kontzeptu komertzial berriak inplementatzeko proiektuak, egungo egoera nabarmen hobetzen dutenak.
  •  Antolakuntza: enpresak inoiz erabili gabeko antolakuntza-metodo berriak inplementatzeko proiektuak.

 Enpresaren tamaina handitzeko proiektuak edota enpresen arteko lankidetza proiektuak egitea.

Innobideak Kudeabide ildoan,

Diruz lagundu daitezkeen proiektuek helburutzat izango dute enpresaren kudeaketa hobetzea, beti ere Euskalit-ek sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduko ekintzetan oinarrituta eta hiru fasetan garatuko den prozesu bati jarraiki: kontrastea eta ekintza plana (1. fasea), proiektu pilotuak (2A fasea) eta sendotze-proiektuak (2B fasea) . www.spri.eus/kudeabide web orrian dago prozesu osoaren azalpena

Innobideak Pertsonak ildoaan

Diruz lagunduko diren proiektuek helburutzat izango dute enpresa proiektua gehiago banatzea kide guztien artean, ahalegina eginez helburu hauetakoren bat (edo biak) lortzeko I) Antolakundeko kideek gehiago parte har dezatela enpresaren kudeaketan, emaitzetan edota jabetzan. Aurrera egitea «pertsonen kudeaketa» eredu berrietarantz, zeintzuek oinarritzat izango baitute gardentasuna, konfiantza, egonkortasuna, barne-kolaborazioa edota malgutasuna handitzea.

Argibide gehiagorako EHAA - 73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea

 

 

Ekitaldiak

Al Eka 04
IOTweek 2018
Al Eka 04 @08:00 - 05:00p.m.
The Internet of Things Week 2018