Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi InduSec 2018: Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzak
InduSec 2018: Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
InduSec 2018: Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzak
IzenaInduSec 2018: Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzak
Deialdi egiten duen erakundea SPRI
Epea Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa hau Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2018ko azaroaren 23ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.
Xedea Zibersegurtasunindustriala bultzatzea, batez ereZibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuak IT/OT inguruneetarako (InformationTechnology/OperationalTechnology).
Onuradunak Industri arloko manufakturako enpresak eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenak
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak

 Zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako (InformationTechnology/OperationalTechnology). Arkitektura seguruak diseinatu eta exekutatzea eta, hala badagokio, sare industrialen segmentazioa gauzatzea.

 Produkzio lantegiko ekipo industrialetarako -beharrezkoak direnak ekipoen mantenimendurako, kontrolerako eta operazioetarako- urruneko OT sarbideen sekurizazioa, lan horiek gero eta sarriago egiten direlako urrunetik. Informazio/datu industrialen sekurizazioa.

Antolakundetik kanpoko pertsonek eginiko auditoretzak eta eraso-simulazioak, eta konpainiako datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten barne profilen auditoretzak.

 Produkzio lantegietako software industrialaren zibersegurtasuna ebaluatzea eta hobetzea.

 Enpresa industrialetako langileak zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko ekimenak.

 Manufaktura industriak zibersegurtasun industrialaren arloan duen egoeraren diagnostikoa egitea eta ekintza plan bat prestatzea Zibersegurtasuna hobetzeko. Arrisku industriala eta ahultasun industriala aztertzea. Sistema industrial kritiko bateko elementuen inbentarioa egitea. Intrusio industrialeko test bat egitea. Ahultasunak aztertzea webeko aplikazioetan. Haririk gabeko komunikazio industrialen auditoretzak egitea.

 Zibersegurtasun industrialeko estandarretara egokitzea. Ondoko hauek kudeatzea: ISO27001 arauak, Segurtasun Eskema Nazionala, PIC (Azpiegitura Kritikoen Babesa), zibersegurtasun prozesuaren etengabeko hobekuntza eta antzekoak.

 Eremuak eta konduktuak modelatzea Zibersegurtasun Industrialeko proiektuetan.

 Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial batzuk (Switches, zundak, Appliances, firewall industrialak, PLCak, e.a.) monitorizatzea.

 Manufakturako enpresa industrialen zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzeko eta gerta daitezkeen eraso mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna murrizteko beste proiektu batzuk.

Argibide gehiagorako spri.eus
 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum