Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Hasiera Laguntzak eta Diru Laguntzak Euskadi Gauzatu Industria Programa 2018
Gauzatu Industria Programa 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Gauzatu Industria Programa 2018
XedeaOinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortzeko eta garatzeko egiten da deialdia.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Epea 2018ko uztailaren 10etatk 2018 irailaren 12etara
Erakunde onuradunak

Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) lortu ahal izango dituzte agindu honetan zehaztutako laguntzak, baldin eta oinarri teknologikotzat eta/edo enpresa berritzailetzat jotzen badira ETE horiek, eta, gainera, erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko industri enpresak badira eta zerbitzu teknikoak egiten badituzte (produktu-prozesuari lotuak).

Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere lortu ahal izango dituzte laguntza horiek, eskatzen badituzte, eta aurreko paragrafoko ezaugarri guztiak badituzte; betiere, hurrengo ataleko definizioarekin bat etorriz eta kontuan izanik haien egoera ekonomiko kontsolidatua.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko da enpresaren aktiborako aktibo finkoak eskuratzea, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badira:

Honako kategoria hauetakoren batean dauden aktiboak izatea, Kontabilitate Plan Orokorreko (azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan jasotakoa) honako epigrafe hauetako definizioaren arabera:

  • 203.– Jabetza industriala eta patenteak.
  • 206.– Aplikazio informatikoak.
  • 210.– Lurrak eta ondasun naturalak.
  • 211.– Eraikuntzak.
  • 212.– Instalazio teknikoak.
  • 213.– Makinak.
  • 214.– Tresneria.
  • 215.– Bestelako instalazioak.
  • 217.– Informazioa prozesatzeko ekipamenduak.
Argibide gehiagorako EHAA - 131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena
 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum