Buletinerako harpidetza

Bat egin barrixerekin

Hasiera Lege Oharra
Lege Oharra Array Inprimatu Array  E-posta

Ongi etorri Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiaren web orrira. Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokia BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak sustatutako ekimena da. Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera zuzenbide publikoko erakundea da eta Bilboko (Bizkaia) Alameda de Recalde, 50. zenbakian du egoitza (48008). Hona hemen Merkataritza Ganberari buruzko beste zenbait datu: IFK: Q 4873001D; telefonoa: 94 4706500; faxa: 94 4436171; eta posta elektronikoko helbidea: info@bizkainnova.com LEGE OHAR honen bidez BEAZ-aren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren jabetzapeko web gune (http://bizkainnova.com) honetarako sarbidea eta bertako edukien erabilera arautu nahi dira. Web gune honek berrikuntzari buruzko hainbat motatako informazioa eskaintzen du. Mesedez, irakurri arretaz argibide hauek web orrian sartu baino lehen, bertan sartzean erabilera baldintza hauek onartzen ari zara eta.

LEHENA.- Web orriaren eduki osoa (testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak edo elementuak, horren egitura eta diseinua, bertara bildutako materialen aurkezpen, hautapen eta forma, eta funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezko ordenagailu programak) BEAZ-aren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren edo beren lizentziadunen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dute, eta halaxe errespetatu beharko du web orri honen erabiltzaileak.

BIGARRENA.- Aurreko lerroaldean adierazitako betebeharrak ahaztu gabe, bereziki debekaturik dago web orri honen eduki osoa edo beronen zatiak eta edukiaren materialen diseinua eta hautapena eta aurkezpena erreproduzitzea -erabiltzailearen erabilera pribaturakoa izan ezik- aldaraztea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, publikoaren esku jartzea eta, orokorrean, edozein modutara ustiatzea. Ustiatze ekintza horiek BEAZ-aren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren berariazko baimenarekin gauzatu ahal izango dira, baldin eta lehen aipatutako jabetza intelektualeko eskubideak BEAZ-aren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren titulartasunpekoak direla esplizituki adierazten bada.

HIRUGARRENA.- Halaber debekaturik dago web orri hau eta bertara bildutako zerbitzuak funtzionarazteko, erabiltzeko edo bertara sartzeko behar diren ordenagailu programen ondoriozko lanak deskonpilatzea, bilgarria kentzea, azpilizentziatzea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo baita programok edo berauen zatiak aurreko lerroaldean agertu bezala ustiatzea ere. Web orriaren erabiltzaileak ezingo du inola ere web orrian instala daitezkeen babes-gailu edo segurtasun-sistemak ezabatu, aldarazi, saihestu edo manipulatu.

LAUGARRENA.- http://bizkainnova.com BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren  Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak erregistratutako domeinua da. Erakunde hauek erregistratutako domeinuak ezin dira erabili BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailarenak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberarenak ez diren bestelako produktu edo zerbitzuetarako, eta ezingo dira erabili erabiltzaileen artean nahasmena sortzeko edo aipatu erakundeon ospea galarazteko.

BOSGARRENA.- BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak ez dute bermatzen web orri hau etenik edo akatsik gabe funtzionatuko duenik, eta eskubidea dute aldi batez eta aurretiko jakinarazpenik gabe orrirako eta berorren edukietarako sarbidea eteteko, beti ere web orria mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko eragiketak egiteko; dena den, ahaleginak egingo dituzte eragozpenak saihesteko, eta hala badagokio, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko. Web orriaren bidez hirugarren batzuek emandako zerbitzuei dagokienez, BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak ez dute horien gaineko inolako kontrolik eta, beraz, ez dute bermatzen ez dela egongo erabiltzailearen sistema informatikoan aldarazpenen bat eragin dezakeen birusik.

SEIGARRENA.- BEAZ, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Saila eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera ez dira web orri honetan jasotako informazioaren erantzule. Informazio hori:

Orokorra da

Ez da nahitaez informazio zehatz, oso edo eguneratua.

• Kasu batzuetan beste web orri batzuekiko estekak ditu, baina BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak ez dute orri horien gaineko inolako kontrolik, horrela beraz, ez dute onartzen inolako erantzukizunik. BEAZ, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Saila eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera ez dira erantzule izango web orrian aipatutako esteka bidez lotutako guneetan jaso daitezkeen konexio, eduki edo zerbitzuengatik.

ZAZPIGARRENA.- BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak edozein unetan eta aldez aurretiko jakinarazpenik gabe, web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aldarazi edo eguneratu ahal izango dute.

ZORTZIGARRENA.- Web orriak eskainitako zenbait zerbitzu erabiltzeko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal emango dizkiete BEAZ-ari, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailari eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberari, hori dela eta, BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak konpromisoa hartzen dute datu horiek isilpean gordetzeko, abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan adierazitakoarekin bat etorriz, eta, merkataritza komunikazioen igorpenari dagokionez, Merkataritza Elektronikoaren eta Informazioaren Elkarteko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betez.Datu pertsonalak automatikoki tratatuko dira eta BEAZ-aren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren fitxategi automatizatuetan sartuko dira; BEAZ, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Saila eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera izango dira fitxategi horien titular eta arduradun.Erabiltzaileak bere borondatez emandako datu pertsonalak zertarako sartu diren eta hartarako baino ez dira erabiliko.BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren  Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak honako helburu hauetarako baino ez dute erabiliko erabiltzaileak emandako informazioa:

Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua kudeatu, administratu, zabaldu eta hobetzeko.

BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak eskainitako produktu eta zerbitzuei buruzko informazio tekniko, operatibo eta komertziala bitarteko tradizional edota elektronikoen bidez bidaltzeko. Edonola ere, gure datu-baseetan ageri den erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du.

Horretarako, helbide elektroniko honetara jo beharko du: info@bizkainnova.com

BEDERATZIGARRENA.- BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak web gunea bisitatzen dutenei buruzko informazio hau baino ez dute gordeko:

Sarerako sarbidea ematen dien hornitzailearen (ISP) domeinuaren izena.

Zein egunetan eta zein ordutan sartu diren web gunera. Datu honi esker jenderik gehien zein ordutan sartu den jakin daiteke eta, ildo horretatik, pilaketak saihets daitezke puntako orduetan.

Zein internet helbidetatik datorren web gune honetara bideratu dituen esteka. Datu honi esker gure web gunerako sarbidea eskaintzen duten banner eta esteken eraginkortasuna ezagutu daiteke, emaitzarik onenak ematen dituztenak sustatu ahal izateko.

• Zenbat bisitari sartzen diren egunean sekzio bakoitzean. Datu honi esker sekziorik arrakastatsuenak ezagutu daitezke eta sekzio horien edukia hobetu, erabiltzaileak gusturago egon daitezen. Informazio hau erabat anonimoa da eta inola ere ezingo da erabiltzaile jakin batekin lotu.

HAMARGARRENA.- Erabiltzaileak badaki eta borondatez onartzen du web orrirako sarbidea eta bertako edukien erabilera bere erantzukizunpekoak bakarrik direla beti, eta legeetan ezarritakoa, trafiko erabilerak eta baldintza hauetan jasotakoa onartu beharko du; hortaz, BEAZ-aren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren edo gainontzekoen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzearen ondoriozko kalte eta hobenengatik. BEAZ-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak web orria bisitatzen dutenei buruz aplikatzen duten politikaren inguruko argibide gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: info@bizkainnova.com