Ikerketa eta berrikuntza: zer dago jokoan? Inprimatu
Azterketa estatistikoak

La Caixak eginiko txosten bat da, eta galdera honexetatik abiatzen da: Herrialde aberatsek zientzian inbertitzen dute edo zientzian inbertitzen duten herrialdeak aberastu egiten dira? Txostenak aztergai du zientziaren egungo testuinguru soziala eta nola egokitu gure ingurune sozioekonomikoa nazioarteko gomendioetara.

Txosteneko edukiek helburutzat dute bideak aurkitzea balioan jartzeko zientziak gizarteari egiten dion ekarpen handia, ezagutza benetako inpaktu sozial bihurtuz. Kontua ez da baliabide ekonomiko gehiago izatea, nahiz eta ezinbestekoak diren, baizik eta gai izatea norbanakoen jarrera eta antolakundeen kultura egokitzeko bizi dugun garai honetara.


Behin aurkeztu ondoren testuinguru-adierazleak, panoramika orokorra ematen digutenak, Barometroak hainbat adierazle identifikatzen ditu, funtsezkoak direnak gizartearen eta zientziaren arteko harremana ezagutzeko. Espainiaren egoera alderatzen du gure inguruko beste estatu batzuekin, eta muntadun datu batzuk ematen ditu erakusteko zein garrantzitsuak diren ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza (I+G+B) egungo gizarteen ongizatean. Artikulu garrantzitsuenek Espainiako I+G+B-ren egoera aztertzen dute elkar osatzen duten bi ikuspegitatik.


Txostena bukatzeko, CaixaImpulse programako jardunbide egokiak biltzen ditu. Programa horrek gizartera eramaten ditu osasun arloko ikerketa berritzaileen emaitzak, horretarako sortuz enpresak, produktuak eta zerbitzuak.

lacaixa.es