Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Egutegia

Mayo 2018
L M X J V S D
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Junio 2018
L M X J V S D
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Julio 2018
L M X J V S D
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Hasiera Liburutegia Azterketa estatistikoak Berrikuntza Inkesta 2016 - Eustat
Berrikuntza Inkesta 2016 - Eustat PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Azterketa estatistikoak

Euskal AEko berrikuntza teknologiko jardueretarako gastua %3,3 gehitu 2016an, lau urtez jaitsi ondoren .Finantzazio publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileen %78k,.

2016an, Euskal AEko enpresek 2.524,6 milioiko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; %+3,3 aurreko urtearen aldean, Eustaten arabera. Gastu nagusiak: barruko I+G (%51,1); makinak eta ekipoak erostekoa (%20,5); kanpoko I+Gren erosketa (%16,1); gainerako jarduerak %12,2.


Euskal AEko enpresen %16,4, berritzaile 2016an enpresa berritzaileak (berrikuntza teknologikoa edo ez-teknologikoa), %16,4, 2015ean baino ehuneko 5 hamarren gutxiago. 10 langile eta gehiagokoen %34,0 berritzaile, 2015ean baino ehuneko 0,6 puntu gutxiago.


Euskal AEn, 2014-2016 aldian, enpresen %11,4k (18.394k) egin zuen berrikuntza teknologikorik, aurreko aldian baino ehuneko 0,5 puntu gutxiagok. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%7,8 2016an), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%8,7).
Enpresa berritzaileen %26,4k finantzaketa publikoa jasotzen du. Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, enpresa berritzaileen %20,6 finantzatzen du. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, erabat edo partzialki, laguntzak jasotzen dituzten enpresen %78. 10 langile edo gehiago dituztenetan, %51,2k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena, %36,9.


%92,2k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuetan, ondasun edo zerbitzuak direlarik; %75,2k barne-prozesuetan; %53,5ek enpleguan eta %46,4k dio bestelako eragin positiboak badirela, esaterako ingurumen inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

Enpresen %55,9k uste du teknologia berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, ekonomikoak nagusi, %47,2. Gehiegizko arrisku ekonomikoak (%39,0); berrikuntzen kostu handiegiak (%42,9); finantza-iturri falta (%35,5).
Berrikuntza ez-teknologikoa (enpresen %9,4k) antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute. Antolaketa-berrikuntza enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %5,3k egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %6,0k egiten dute.

eustat.eus

 

Ekitaldiak

Or Uzt 06
Demo Day Bind 4.0
As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum