Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Egutegia

Junio 2018
L M X J V S D
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Julio 2018
L M X J V S D
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Agosto 2018
L M X J V S D
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
Hasiera Liburutegia Azterketa estatistikoak Japoniak eta Txinak hartu dute berrikuntzaren lekukoa
Japoniak eta Txinak hartu dute berrikuntzaren lekukoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Azterketa estatistikoak

General Electric enpresak eginiko azterlan batek frogatu du azken lau urteotan Asia AEBei eta Europari gailentzen ari zaiela. Berrikuntza munduko mapa aldatzen ari da. Ingalaterrak eta Estatu Batuek lideratutako iraultza industrialetan gertatu zen bezala, laugarren iraultza industrialak ere, hots, 4.0 Industriak, bere protagonistak ditu. Kasu honetan, herrialde berri ugari daude zerrendan.

Aurten Japonia eta Txina izan dira munduko berrikuntza bultzatu duten bi gune garrantzitsuenak, Barómetro de la Innovación de General Electric 2018 txostenaren arabera.


Txostena egitean kontuan hartu dira 20 herrialdetako 2090 zuzendaritza-kargu baino gehiagori eginiko elkarrizketak, eta emaitzek islatu dute Estatu Batuek eta Alemaniak murriztu egin dutela beren bultzada berritzailea azken lau urteotan (nahiz eta gune garrantzitsuenak diren oraindik datu globaletan). Herrialde asiar horiek eta beste merkatu gorakor batzuk, berriz, konfiantza hartzen ari dira pixkanaka, eta 2014an baino gehiago berritzen dute.


Mapa berri honetan, Asiako herrialdeez gain, beste herrialde gorakor batzuk ere borrokan ari dira berrikuntzaren munduan txoko bat lortzeko, hala nola, Polonia, Hegoafrika, Malaysia eta Saudi Arabia. Suedia eta Kanada ere multzo horretan sartu dira, nahiz eta EBk berrikuntzarako apustua murriztu duen globalki.


Era berean, txostenak erakusten du multinazionalak direla berrikuntzaren hazkundeko liderrak; aldiz, berrikuntzaren bultzadak indarra galdu du ETE, ekintzaile eta startupen artean. Hala ere, zuzendaritza-karguen %40k dio berrikuntzak hobetu egiten duela enpresako emaitzen kontua. Zenbait tokitan, Asian adibidez, enpresek protagonismoa hartu dute gobernuen gainetik, eta aldaketaren lider bihurtu dira.


Bestalde, zuzendaritza-karguentzat 3D inprimaketa da teknologia interesgarriena, bere potentziala nabarmentzen dutelarik. Zehazki, 10 zuzendaritza-kargutik bederatzi seguru daude 3D inprimaketak sormena handituko duela, eta %89k uste du teknologia hori erabiltzeak murriztu egingo dituela produktuak merkaturatzeko epeak. Zuzendaritza-karguek beste apustu batzuk ere aipatzen dituzte, inprimaketa gehigarria bezain arrakastatsuak ez direnak, baina beren iritziz eraldaketa handiak eragin ditzaketenak: adibidez, hiri adimendunak edo arreta mediko birtuala.


Berrikuntzaren egoera aztertzean, hainbat kezka edo erronka ere azaleratu dira. Laneko gaikuntza da horietako bat. Lau zuzendaritza-kargutik hiruk diote gaitasun egokirik eza dela enpresen arazo garrantzitsuenetako bat, eta etorkizunean gainditu beharreko erronka bilakatu da. Baina badaude mundu mailako berrikuntza garatzeko funtsezkoak diren beste erronka batzuk ere.

ge.com

 

Ekitaldiak

As Urr 02
EmTech Europe
As Urr 02
Open Innovation Forum