Buletinerako harpidetza

Actualización Mayo 2018:
RGPD 2016/679



Bat egin barrixerekin

Egutegia

Noviembre 2018
L M X J V S D
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
Diciembre 2018
L M X J V S D
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
Enero 2019
L M X J V S D
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Hasiera Liburutegia Azterketa estatistikoak Global Innovation Index 2018
Global Innovation Index 2018 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Azterketa estatistikoak

Txina 20 herrialde garrantzitsuenen artean sartu da; Suitza, Herbehereak, Suedia, Erresuma Batua, Singapur eta Amerikako Estatu Batuak buru dira urteko sailkapenean

Txina munduko 20 ekonomia berritzaileenen artean sartu da, eta Suitzak lehen postua mantendu du Cornell Unibertsitateak, INSEAD erakundeak eta Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundeak (OMPI) urtero argitaratzen duten Berrikuntzaren Munduko Indizearen sailkapenean.Hauek dira 10 herrialde garrantzitsuenen multzoan sartu direnak: Herbehereak, Suedia, Erresuma Batua, Singapur, Amerikako Estatu Batuak, Finlandia, Danimarka, Alemania eta Irlanda.

 

Berrikuntzaren Munduko Indizearen 11. edizioa xehetasun handiko tresna kuantitatibo bat da, zeinaren bidezerabakiak hartzen dituztenek modu desberdinak aurkitzen baitituzte garapen ekonomikoa eta giza-garapena bultzatuko dituen berrikuntza jarduera sustatzeko.Berrikuntzaren Munduko Indizeak 126 ekonomia sailkatzen ditu 80 adierazle kontuan hartuta, besteak beste, hauek: aurkeztutako jabetza intelektualeko eskubideen eskaera kopurua, sortutako aplikazio mugikorrak, hezkuntzan eginiko gastua eta argitalpen zientifiko eta teknikoen kopurua.
Txinak aurten 17. postua lortu du sailkapenean, eta hori aurrerapen izugarria da, kontuan izanik herrialde hartako ekonomia oso azkar ari dela aldatzen, ikerketara eta garapenera erabat bideratutako asmamenari lehentasuna eman dioten politika publikoei esker.Amerikako Estatu Batuei dagokienez, egia da seigarren postura jaitsi dela Munduko Berrikuntzaren 2018ko Indizean, baina berrikuntza-iturri garrantzitsua da, handik atera baitira goi-mailako teknologiako munduko enpresa garrantzitsuenetako asko eta jendearen bizitza aldatu duten berrikuntzak.

 

wipo.int